Lehen zirriborroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Lan duina eta kalitatezkoa" lehen aldiz arautuko dute, Enpleguaren Euskal Legean

Idoia Mendiak Enpleguaren Euskal Legearen lehen zirriborroa aurkeztu du, eta, datozen asteetan alegazioak jaso ostean, Eusko Legebiltzarrera eramango da, izapidetzen jarraitzeko.
Eraikuntza sektoreko langileak
Eraikuntza sektoreko langileak

Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak gaur ziurtatu duenez, Enpleguaren Euskal Legeak lehen aldiz arautuko du lan duina eta kalitatezkoa, eta gizarte gisa berdintasunaren eta lehiakortasunaren arloan daukagun erronka handienari heltzeko balioko du.

Mendiak bilera bat izan du gaur Bilbon komunikabideekin, Enpleguaren Euskal Legearen lehen zirriborroa aurreratzeko. Dokumentu horri, gaurtik aurrera eta hilabeteko epean, alegazioak jaso ahal izango zaizkio, eta, gainerako nahitaezko txostenak igaro ondoren, Eusko Legebiltzarrera eramango da, izapidetzen jarraitzeko.

Bere hitzaldian, Lehendakariordeak azpimarratu du Euskadik izango duen lehen Enplegu Legea dela, "enpleguaren kalitatea arautuko duela eta lan duina berariaz definituko duela".

Era berean, adierazi du lege horrek lehen aldiz arautuko duela Estatuan enplegu-politika aktiboetarako eskubide subjektiboa, eta Lanbidek prestakuntzarako eta lan-orientaziorako laguntza pertsonalizatua izateko eskubidea bermatu beharko duela, Europako Gizarte Zutabean jasotzen den bezala.

Enpleguaren Euskal Legeak aukera emango du zuzentzen duen sailak "lider izan dadin eragile instituzional, sozial eta gizarte zibileko eragile guztien arteko hitzarmen-espazioan", eta Lanbidek Enplegu Zerbitzu Publiko gisa duen eginkizun nagusia zehazteko, "diseinatu eta inplementatu behar ditugun estrategia guztiak Lanbideren inguruan jorratuko dira".

Lehendakariordeak behin eta berriz esan du "lan segurua, ondo ordaindua eta mugagabea izateari buruz ez dugula soilik hitz egingo. Kalitatezko enplegu batek zerikusi handia izango du prestakuntzarekin, trebetasun eta konpetentzia profesionalak eguneratzearekin, aldaketetara egokitzen jakiteko, eta egokitzeko gaitasun hori ezin da izan soilik ordaindu ahal dionarentzat.

Mendiak gogorarazi du enplegu-politika aktiboak bere gain hartu eta hamarkada bat geroago iritsi dela. Hamarkada horretan sortu da Lanbide Enplegu Zerbitzu Publikoa, eta aldi horretan beste erakunde eta eragile batzuek ere jardun dute, nahiz eta arlo horretako eskumen nagusia Eusko Jaurlaritzarena izan. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X