KRISI DIPLOMATIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aljeriaren erabakiaren ostean euskal industriak arazo gehiago izango dituela aurreikusi du Tapiak

Arantxa Tapia sailburuak onartu du Aljeriaren eta Espainiareko arteko merkataritza operazio guztiak eteteak eragin zuzena izango duela euskal sektore produktiboan, eta ziurgabetasun gehiago erantsiko diola jada ziurgabea den egoerari.
Arantxa Tapia Ekonomia Garapen sailburua, artxiboko irudi batean
Arantxa Tapia Ekonomia Garapen sailburua. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

Aljeriak Espainiarekin zituen merkataritza operazio guztiak eten izanak euskal industriaren arazoak areagotuko dituela aurreikusi du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak. Gaineratu duenez, ziurgabetasun eta tentsio gehiago erantsiko dio jada ziurgabea den egoerari.

"Trantsizio energetikoa Euskadin" izenburupean gaur goizean Bilbon egin den topaketa batean hitz egin du Tapia sailburuak. Bere hitzaldian, Aljeriak Espainiarekin 2002tik zuen Adiskidantza Ituna bertan behera utzi izana aipatu du. 

Tapiak azaldu duenez, ez daki zehazki zer gertatzen ari den, baina "zalantza eta arazo gehiago ekarriko dizkio gure sektore produktibo osoari". Hala ere, onartu du euskal industriarengan eragin zuzena izango duela.

Sailburuaren arabera, gas naturalaren hornitzaile nagusienetako bi diren Errusiaren eta Aljeriaren arteko tentsioa erabatekoa da eta horrek lehendik ziurgabea zen egoerari ziurgabetasun gehiago erantsi dio. 

Tentsioaren eta ziurgabetasunaren ondorioz, gasaren prezioak gora egiten duen heinean industriaren ekoizpen kostuak ere hazi egingo direla aurreikusi du Arantxa Tapiak. Gaineratu duenez, kasu askotan enpresek ezingo diote gorakada hori produktuaren prezioari aplikatu eta, hortaz, irabazi marjinak murriztu egingo dira.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X