Gasa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EB gas-stock onarekin sartuko da negura, dio Borrellek: "Biltegiratzea oso ondo doa"

Europako Batzordeko presidenteorde eta Europar Batasuneko Atzerriko eta Segurtasun Politikako Goi Ordezkariak astelehen honetan adierazi duenez, biltegiratze-plana, oraingoz, "aurreikusitako egutegitik gora" dago.
Josep Borrell, astelehen honetan, Santanderren
Josep Borrell, astelehen honetan, Santanderren. Argazkia: EFE.

Josep Borrell Europako Batzordeko presidenteorde eta Europar Batasuneko Atzerriko eta Segurtasun Politikako Goi Ordezkariak astelehen honetan ziurtatu duenez, neguari begira gasa biltegiratzeko Bruselak zehaztutako plana, "oraingoz, oso ondo doa, aurreikusitako egutegitik gora". Hortaz, haren iritziz, Europa gas-stock onarekin sartu ahalko da negura.

EBren planaren arabera, gas-erreserbak % 80koak izan beharko dira 2022ko azaroaren 1ean, eta, Borrellek 'Quo vadis Europa?' ikastaroaren testuinguruan Santanderren emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, "orain, stock-mailak % 70etik gora daude, eta herrialde batzuetan % 80ra ere iritsi dira.

"Espainiak Europa osoak gasa biltegiratzeko duen gaitasunaren % 40 du, eta % 80an dago", azpimarratu du, "eta, beraz, prozesua ondo doa". Onartu egin du, baina, "dena txorrotaren araberakoa" dela: "Txorrota irekita dagoelako betetzen ditugu gordailuak. Ez dago guztiz irekita; izan ere, une honetan, gaitasunaren % 20 ari gara jasotzen, eta Errusiak iragarri du hiru egunez etengo duela hornidura, baina badirudi neguan stock-maila onarekin sartu ahalko garela".

Borrellek azpimarratu du EBk Errusiako gasaren garrantzia erdira murriztu duela; hain zuzen ere, kontsumoaren % 40tik, egungo % 20ra.

Aurrezte-politika

Europako Batzordeko presidenteordeak ohartarazi du, baina, horrek ez duela esan nahi aurrezte-politikari eta kontsumoa murrizteari utzi behar zaiela; izan ere, hori, bere ustez, herritarrentzako deia da, "eta Europako gobernu guztiek egin beharko lukete dei hori. Guztioi eragiten digu. Bakoitzak bere zati txikia eman behar du, zati txiki askok aldea zehaztu ahal dutelako", aldeztu du.

Hala, haren esanetan, negua "ederki" igaro ahalko da, murrizketekin ere: "Doitzeak egin litezke, behera, baita neurriak ere, ibilgailuen abiadura mugatzea esaterako, baina hori ez da munduko amaiera", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X