ELKARRIZKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusebio Arantzamendi: "Merkatuan prezioak mantentzeko, ona da hegaluzearen kanpaina luzatzea"

Bizkaiko Arrantzaleen Kofradien Federazioko presidenteak hegaluzearen eta antxoaren kanpainen nondik norakoak azaldu ditu Euskadi Irratian, bai eta sektorearen egungo egoera eta etorkizunerako aurreikuspenak ere.
Eusebio Arantzamendi. Irudia: Euskadi Irratia
Eusebio Arantzamendi. Irudia: Euskadi Irratia

Ohi baino mantsoago doa hegaluzearen kanpaina, izan ere, iaz urte sasoi honetarako amaituta bazen ere, aurten, ezarritako kuotaren % 53,5 arrantzatu dute. 

Eusebio Arantzamendi Bizkaiko Arrantzaleen Kofradien Federazioko presidenteak Euskadi Irratiko Faktorian azaldu duenez, "kanpaina ondo doa, hegaluzearen kanpaina luzatzea hobea da nire ustez, zeren merkatuan freskoan egunean egunean saltzen dira kilo batzuk eta prezioak mantentzeko hobea da luzatzea". 

Halere, txanponaren ifrentzuan, erregaien kostuaren gorakada dago". "Luzatzeak arazo bat dakar, gasolio ere gehiago gastatuko dutela ontziek, eta beraz, kanpainaren amaieran ikusi beharko da zenbat harrapatzen den, zein preziotan saltzen den eta erregaietan zenbat gastatu den". Arantzamendik dio kanpaina amaitzean egin beharko direla balantze ekonomikoak.

Kanpaina luzatzearen zergatiaz galdetuta, berez, normala, oraingoa dela diote arrantzaleek. "Ikusten dugun kostera lehenagokoaren gisakoa da, joan den lau edo bost urtera arte ez dugu inoiz amaitu kuotarik. Normala ez zena zen, hilabete eta erdian kuota amaitzea". 

Kanpainak orain arteko erritmoari eusten badio, urriaren erdira arte edo luzatuko da Arantzamendiren ustez. 

Kofradien Federazioko presidenteak azaldu duenez, "arrain motza da gertu dabilena, atun handia urrunago dago eta gertu dagoena hegaluze txikiagoa da. Antxoa asko dago gainera kostan eta hori jatera dator atuna. Badakigu janik topatzen ez badu paso egiten duela atunak".  

Hain zuzen, antxoaren kanpaina ere ondo doala deritzo, "oraindik 600 edo 700 mila kilo falta dira kuota osatzeko. Txalupa gutxiago dago eta eguneko kupoa ere txikiagoa da eta beraz, denboran luzatzen ari da antxoaren kanpaina ere". 

Sektorearen etorkizunaz galdetuta, Arantzamendik azaldu du belaunaldi aldaketa kezka iturri dutela sektorean, batez ere titulua edo formakuntza eskatzen duten postuetarako. "Eskolan badabil jendea, baina formakuntza jasotzen dutenen lautik hiru tailerretara joaten dira lanera, mantenu lanetara. Zaila da gazteak itsasora joateko konbentzitzea". Izan ere, aitortzen duenez, "itsasora doanak bokazioa behar du. Tailerrera doanak bere orduak sartu eta hortik kanpo libre da. Itsasoan, aldiz, ez dago ihesbiderik, 8-10 edo 20 egun bertan igaro behar dituzu". 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X