Mendia: "Egoera ziurgabetasun handikoa den arren, hemengo enpresek lana badute eta langileak behar dituzte"
Euskal ekonomiaren egoeraren inguruko ikerketa kaleratu du EITB DATAk, gaur, eta hori izan du hizpide Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enpleguko sailburuak, Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketaren abiapuntuan. Horren hitzetan, "egoera ziurgabetasun handikoa" da, baina "ezin da diskurtso katastrofistarik" egin. Abuztua "beti txarra" izaten dela, eta aurtengoa ere halakoa izan dela gogoratu ondoren, "urtebete atzera begiratuta irakurketa positiboa" dela azaldu du. "Datozen hilabeteak zailak izango dira, baina gure enpresek lana badute eta langileak behar dituzte", gehitu du.
Oraingoz, "enplegua ondo" doala ere adierazi du buruzagi sozialistak, Espainiako Gobernuak aurreratu berri dizkien iraileko enplegu datuak ez direla txarrak nabarmenduz. Inflazioaren ondorioz herritarrek eros ahalmenik gal ez dezaten, sindikatuen eta patronalaren arteko akordioak ezinbestekoak direla uste du. "Negoziazio kolektiboa da ardatz nagusia eta bidea", esan du.
Bestalde, zergak zentralizatzearen alde Jose Luis Escriva Espainiako Gobernuko Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak egindako adierazpenei buruz galdetuta, Mendiak garrantzia kendu nahi izan die, iritzi pertsonala dela esanez, eta ez PSOEk zuzentzen duen Exekutiboaren irizpidea. Mendiaren esanetan, zergen inguruan "armonizazioa egotea" da garrantzitsuena, bai Estatu mailan, baita Europan ere. Zentzu horretan, ondasunen gaineko zerga kentzeko Andaluziako Gobernuak hartu berri duen erabakiari "oso arduragabea" iritzi dio.
Tranferentzien inguruan ere mintzatu da Lan eta Enpleguko sailburua, eta horren iritzian, Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko "tirabirak oso normalak" dira, "bakoitzak bere interesak defendatzen dituelako". Eneko Andueza PSEko idazkari nagusiak duela bi aste esandakoen bidetik, transferentzien gaia alboan utzi gabe, herritarren beharrei erantzutea dela "lehentasuna" berretsi du.
Azkenik, bihar Eusko Legebiltzarrean egingo den Politika Orokorreko Osoko Bilkurari begira, akordio zabalak lortzearen alde lan egingo dutela esan du Mendiak. "Nik nire sailean, batez ere, lege garrantzitsu baten inguruan lortu nahi dut akordio zabala, Diru-sarrerak bermatzeko errentaren inguruan. EH Bildurekin eta Podemosekin hitz egiten ari gara, eta akordio zabala lortzea espero dut", amaitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.