Kamioientzako renove plana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko autonomoek eta enpresa txikiek 34.000 euro arteko laguntzak izango dituzte kamioi berria erosteko

Bihartik aurrera eskatu ahalko dira laguntzak. Bi baldintza bete beharko ditu kamioilariak: batetik, ordezkatuko den ibilgailua 2019ko urtarrila baino lehenago matrikulatuta egotea, eta bestetik, zaharra txatar bihurtzea berria erostean.
Hainbat kamioi gasolioa hartzen, Irungo zerbitzugune batean.
Hainbat kamioi gasolioa hartzen, Irungo zerbitzugune batean. Artxiboko argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) autonomoek eta enpresa ertain eta txikiek 34.000 euro arteko laguntzak izango dituzte ibilgailu astun berria erosteko, Eusko Jaurlaritzak bihartik aurrera martxan jarriko duen Kamioentzako Renove Planaren eskutik.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua Asetrabi, Gitrans eta Arasur garraiolarien elkarteetako ordezkariekin bildu da goizean planaren nondik norakoak azaltzeko. Guztira, zazpi milioi euro bideratuko dituzte egitasmora.

Kamioilariek bi baldintza bete beharko dituzte laguntza eskuratzeko. Batetik, ordezkatuko den ibilgailuak 2019ko urtarrila baino lehenago matrikulatuta egon beharko du, eta bestetik, berria erostean, zaharra txatar bihurtu beharko du. Halaber, laguntzak behar bezala banatzeko, gehienez 10 ibilgailu eskuratu ahalko ditu eskatzaile bakar batek, eta horietatik bost, gehienez, Diesel Euro VI-E motorrekoak izan daitezke. Autonomoen kasuan, ibilgailu bakarragatik eskuratu ahalko dute dirulaguntza.

Motor motaren (diesela ala GNC, GNL, biometanoa) eta eskatzailearen izaeraren (autonomoa ala enpresa) arabera banatuko dira laguntzok. Autonomo eta enpresa ertain eta txikientzat gutxieneko laguntza 14.100 eurokoa da (3,5-5 tonako ibilgailuak, GNC, GNL, biometano motordunak), eta 34.000 euro, 16 tona baino gehiagoko ibilgailuak erosteko. Kopuruak 13.750-30.500 eurokoak izango dira eskatzaileak enpresa handiak badira.

Sektoreak emandako datuen arabera, trakzio-buru batek gutxienez 95.000 euro balio du (BEZa kanpo) eta horri atoia erantsi behar zaio (36.000 eurotik gora).

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X