Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Gobernuak argi utzi du ez duela inondik inora ondarearen gaineko zerga jaitsiko

Errenta aitorpena egiteko bulegoa. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Nafarroako Gobernuak argi utzi du ez duela inondik inora ondarearen gaineko zerga jaitsiko
Elma Saiz Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak "populismo fiskaletatatik" ihes egin nahi dutela adierazi du. Bere departamentuak "neurri kirurgikoak" hartzeko egindako lana defendatu du, hala nola, errenta ertain eta txikiei zergak jaistea.

Albiste gehiago ekonomia

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zeintzuk dira BBVAren eskaintza berriaren gakoak?

Josu Ferreiro EHUko irakasleak Radio Euskadin egin duen elkarrizketa batean adierazi duenez, erakundeak Kataluniako bankuko akziodunen zati handi batek eskatzen zuenera egokitu du bere proposamena, lehen eskaintzari uko egin baitzioten, nahikoa ez zelakoan. Ferreirok zehaztu duenez, BBVAk ez du eskudirutan ordainduko, akzio propioetan baizik, eta horrek abantaila fiskala dakarkie akziodunei, zergak gutxiago ordaintzea dakarrelako. Mugimendu horrekin, Carlos Torres Vila buru duen bankuak Sabadellen akzioen merkatuko balioa berdindu du, eta horrek opak aurrera egiteko aukerak areagotu ditu, nahiz eta BBVAri berari kostu handiagoa ekarri. Hobekuntza berri bat egon litekeen galdetuta, ekonomialariak uste du zaila dela: "BBVAk argudiatu zuen Sabadellen akzioak gainbaloratuta zeudela. Orain, alde hori desagertu egin da. Beste eskaintza bat baztertu beharko litzateke, hau izango litzateke azkena", adierazi du. Elkarrizketa Boulevard saioan entzun daiteke, GUAUn, 02:50: 00etatik aurrera (jatorrizkoa, gaztelaniaz). 

Gehiago kargatu