ABIADURA HANDIKO TRENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AHTren lanak 2027an amaituko direla iragarri du Espainiako Gobernuak Estatuko Aurrekontu Orokorretan

Iñaki Arriola Garraio sailburuaren arabera, ez da ezustekoa izan, kontuan izanik aurrez egindako kalkuluak. Ekonomia sailburu Pedro Azpiazuk uste du "inbertsio faltaren adibidea" dela. 2023ko Aurrekontuek 385,6 milioi dituzte aurreikusita AHTrako.
AHTren Gasteizko geltokia izango dena
AHTren Gasteizko geltokia izango dena. Argazkia: Irekia

2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan, Espainiako Gobernuak 2027an kokatu du AHTren lanen amaiera. Gaiaz galdetuta, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du ez dela ezustekoa izan. "Duela bi urte esan nuen AHTren lanak 2026ko amaieran edo 2027ko hasieran amaituko zirela. Horregatik, niretzat ez da ezusteko bat izan", esan du.

Herri Irratiari eskainitako elkarrizketan nabarmendu duenez, garrantzitsuena da obrak aurrera doazela, eta epeak betetzea espero duela gaineratu du. "2027a urruti dagoela dirudi, baina tamaina horretako obretan, ez da hain epe luzea", gehitu du.

"Oso obra konplexua" da, "ingurumena ahalik eta gehien errespetatuz egin behar da, eta horretarako denbora asko behar da", berretsi du.

AHTa errealitate izatetik "gero eta gertuago" dagoela esan ondoren, "azpiegitura hori edukitzea abantaila handia" izango dela adierazi du.

"Inbertsio faltaren adibidea"

Bestalde, Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak atzerapen hori deitoratu du. Horri dagokionez, sailburuak gogorarazi du 1992an hasi zela abiadura handiko trenaren Sevilla-Madril linea, "eta gu, 30 urte geroago, oraindik obretan gaude. Ziurrenik hamar urte geroago jarriko da martxan AHTa, 40 urteko atzerapenarekin. Horrek esan nahi du Euskadin egindako inbertsioen garrantzia ez dela behar bezalakoa izan".

2023ko Aurrekontuetako 385,6 milioi bideratuko dituzte proiektura

Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren Euskadiko ordezkariak ostiralean zehaztu duenez, 2023ko Aurrekontuek Euskadirako inbertsio gisa aurreikusten dituen 558,8 milioietatik 385,6 Abiadura Handiko Trenaren proiektuan baliatuko dituzte. Espainiako Gobernuak 250 milioi euro jarriko ditu, eta Eusko Jaurlaritzak, Kupoaren bitartez, 135,6 milioi.

Kritika

Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidenteak deitoratu egin du Arriolak esan izana ez duela ezustean harrapatu atzerapen horrek, eta salatu du AHTa ez dagoela "Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren agendan".

Halaber, gaineratu du Urkulluk gobernu krisi bat ireki beharko lukeela, "adarjotze" horren aurrean.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X