IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Euskadiko BPGa, Pobreziaren aurkako Eguna eta Guggenheim museoren gala

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Guggenheim museoa. Argazkia: EFE
Guggenheim museoa. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 17, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Euskadiko BPGa: EUSTAT Euskal Estatistika Erakundeak 2022ko hirugarren hiruhilekoari dagozkion datuak kaleratuko ditu, tartean, Barne Produktu Gordina.

- Pobreziaren kontrako Eguna: Hainbat ekitaldi egingo dira Euskal Herri osoan, dozenaka eragilek deituta, Pobreziaren eta Bazterkeriaren kontrako Nazioarteko Egunean.

- Museo Guggenheim Bilbaoren gala: 21:00etatik aurrera, Museo Guggenheim Bilbaoren afari-gala egingo da museoaren 25. urteurrena ospatzeko. Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariak hartuko du parte.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X