EUSKADI IRRATIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azpiazu: "Ezberdintasun sozialei aurre egitera bideratutako aurrekontuak prestatu ditugu"

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak esan duenez, bestalde, "ez da zergak jaisteko momentua, ezta igotzekoa ere".
Pedro Azpiazu, Euskadi Irratian, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media
Pedro Azpiazu, Euskadi Irratian, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media

EAEko aurrekontu proiektua onartzeko astebete falta denean, Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak ziurtatu du bizi dugun krisiak areagotu dituen "ezberdintasun sozialei aurre egitea" izango dutela helburu aurtengo kontuek. "Badakigu krisi ekonomikoek ezberdintasunak handitu egiten dituztela, eta gure Gobernuaren politika sozialak horretara bideratuko ditugu", esan du. Zentzu horretan, nabarmendu du Europako "herrialde askorekin alderatuta", EAEn ezberdintasun sozialen arrakala txikiagoa dela.

Aurrekontuen negoziaziorako atea zabalik dutela ere azaldu du Azpiazuk, eta akordio zabaletarako borondatea dutela berretsi. Aurten, "diru-bilketan diru gehiago" jaso denez, batez ere, hezkuntzara eta osasunera bideratutako diru partidetan nabarituko dela igoera aurreratu du. Datorren asteartean onartuko du Gobernu Kontseiluak aurrekontu proiektua.

Zerga erreforma ere izan du hizpide Jaurlaritzako Ekonomia arduradunak. Horren hitzetan, "ez da momentua zergak jaisteko", "politika askori aurre egin behar zaiolako, eta horretarako baliabideak behar direlako". Halaber, "igotzeko momentua ere ez" dela azaldu du, "oraingo moteltzea areagotu egingo litzakeelako". "Zergak igotzeak, atzeraldia areagotu dezake. Halere, gure ekonomia ez dago atzeraldi arriskuan", azaldu du.

EUSTAT gaur kaleratzekoa den Euskadiko Barne Produktu Gordinaren datuari buruz galdetuta, "esperotako bidetik etorriko" dela esan du, eta orain aste batzuk Jaurlaritzak aurreratutako datua ekarri du gogora: "Aurtengo hazkundea % 4,3koa izango da, gutxi gorabehera, eta datorren urtekoa, % 2,1ekoa. Hori da gure aurreikuspena".

Bestalde, langileen soldaten inguruan ere aritu da solasean sailburua, eta nabarmendu duenez, enpresak zein langileak jarrera "oso arduratsua" erakusten ari dira, "batean eta bestean adosten ari diren akordioetan".  Errenta itunaren inguruan adostasun zabalik ez dagoen arren, "soldatak arduraz" igotzeko itunak ixten ari direla esan du.

Langile publikoen lansarien harira, berriz, legea betetzea beste biderik ez dutela ziurtatu du, eta horrenbestez, Espainiako Gobernuak adostutako igoera ezarri beharko dela hemen ere: "legeak hala dio, eta legea bete behar dugu. Norbaitek jokatzeko beste bideren bat ezagutzen badu, esan dezala".

Azkenik, Kupoari dagokionez, Espainiako Gobernuak iragarritako "kalkulua zuzena" dela azaldu du, baina "oraindik, errealitatea ondo aztertu behar da". Inbertsioetara bideratuko den diru kopurua, berriz, "beti bezala, gutxiegi" da. "Hor arazo estrukturala dugu, konpondu beharrekoa", zehaztu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X