KRISI EKONOMIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BBVAk EAEren hazkunde aurreikuspenak jaitsi ditu, eta 2023an % 0,3 haziko dela aurreikusi du

BBVA Research txostenaren arabera, EAEko Barne Produktu Gordina % 3,5 haziko da aurten.
Kontainerrak portuan
Kontainerrak portuan. EITB MEDIAren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,3 haziko da datorren urtean, eta % 3,5, ostera, aurten, BBVA Research txostenaren arabera. Gauzak horrela, 2023rako aurreikuspenak murriztu ditu, abuztuan % 1,1eko hazkundea iragarri baitzuen; aitzitik, 2023rako prebisioak mantendu ditu. Enpleguari dagokionez, aurten enplegua % 2,5 handitzea, eta heldu den urtean ez haztea espero du.

Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenak BBVArenak baino hobeak dira. Horren arabera, EAEko ekonomia % 4,3 haziko da aurten, eta % 2,1, berriz, hurrengo urtean.

Ohar batean, BBVAk jakinarazi duenez, Espainiako hazkunde aurreikuspena hiru hamarren hobetu du aurtengorako, eta, beraz, Espainiako Barne Produktu Gordina % 4,4 haziko da. Aldiz, 2023rako aurreikuspena % 1,8tik % 1era jaitsi du. Beherakadaren arrazoi nagusi gisa aipatu ditu turismoaren geldialdia, konfiantzaren beherakada eta Next Generation funtsen kudeaketan izaten ari diren atzerapenak.

Bestalde, 2022rako prebisioa hobea da BBVA Researchen arabera, turismoaren dinamismoa duela hiru hilabete espero zena baino handiagoa delako.

BBVAk aurreratu du, aurrera begira, hirugarren hiruhilekoan geldialdiak eta jardueraren desazelerazioak jarraipena izango dutela. Horren esanetan, txartelaren bidez egindako gastuetan nabari da hori, uztailetik irailera nabarmen murriztu baitzen.

BBVA Researcheko adituek uste dute ekonomia "ia geldirik" egon daitekeela "erosahalmenaren galeraren ondorioz".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X