Jaurlaritzak bonu termikorako, leihoak berritzeko eta inflazioaren aurkako dirulaguntza berriak iragarri ditu
Eusko Jaurlaritzak 2023rako dirulaguntza berriak iragarri ditu asteartean, herritarrentzat, bonu termikorako (9,4 milioi euro), leihoak berritzeko plan baterako (2,5 milioi), eta inflazioaren eragina arintzeko (pertsona zaurgarrienek erosteko ahalmenean izandako galera konpentsatzeko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak % 10 handitu dituzte, guztira, 10 milioi, eta beste 2,5 milioi inflazioak elikaduran izandako eragina aurre egiteko baliatuko dituzte). Hitzartuz programaren barnean dauden neurriak dira horiek; Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak aurkeztu ditu, asteartean. Guztira, 2023rako, 313,3 milioi euro aurreikusten ditu programa horrek.
Testuinguru honetan, energia eraginkortasunaren gaineko dirulaguntzei dagokienez, fakturako igoera konpentsatu eta familien energia aurrezteari laguntzeko, bonu termikorako dirulaguntzek 2022ko kopuruari eutsiko diote; alegia, 9,4 milioikoak izango dira. Leihoak berritzeko 2,5 milioiak, aldiz, ez zeuden aurreikusita aurreko urtean.
Inflazioak herritarren elikaduran izandako eraginari aurre egiteko dirulaguntzak 2,5 milioikoak izango dira aurten (2022an ez zegoen kopururik aurreikusita atal horretan). Pertsona zaurgarrienek erosteko ahalmenean izandako galera konpentsatzeko Gizarte Larrialdietako Laguntzek % 10 egin dute gora, 10 milioiraino.
Autokontsumorako eta metatzerako dirulaguntzak, eraginkortasun energetikorako laguntzetan, 30 milioikoak izango dira, eta 1,5 milioi energia pobreziaren aurkako borrokan baliatuko dituzte. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren deflatazioa, % 2koa, 100 milioikoa izango da; kopuru hori bera ekarriko du 30.000 eurotik beherako errentek 2023an izango duten 200 euroko kendurak.
Gizarte etxebizitzako parkeko hornidura kostua (zentralizatutako instalazioak dituzten erkidegoetarako), 2022an bezala, 1,5 milioikoa izango da.
Energian intentsiboak diren enpresetarako, enpresa txiki eta ertainetarako eta autonomoentzako kreditu bereziko linearen barruan (Kontingentzia Energetikoko Planeko neurriak indartu egiten ditu horrek), Jaurlaritzako Hitzartuz programak iragarri ditu 40 milioi euro baliatuko dituela energia eraginkortasuneko maileguetako linean, bai eta 1,5 milioi interes autonomoko tasako % 1eko dirulaguntzetarako ere.
Gainera, Hitzartuz programak 5 milioi aurreikusten ditu enpresa txiki eta ertainetarako eta autonomoentzako auditoretza energetikoak gauzatzeko, eta beste 10 milioi enpresetarako, energia eraginkortasuneko dirulaguntzetan.
Komunikabideei erantzunez, Azpiazuk, Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramailearekin batera, zehaztu du energia kontsumoari aurre egiteko bonuak, bai eta inflazioak elikaduran izandako eragina arintzeko bonuak ere, Gurutze Gorriaren bidez kudeatuko dituztela. Horien helburua da pertsona, familia eta gizatalde zaurgarrienek laguntza jasotzea, kontuan izanik zailtasunak dituztela energia fakturari aurre egiteko eta elikagaiak ordaintzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.