EMAITZAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iberdrolak 3.104 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu irailera arte, 2021eko epe berean baino % 29 gehiago

Emaitza horiek lortu ditu espainiar Estatuan % 14ko jaitsiera izan badu ere.
Iberdrola dorrea, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Iberdrola dorrea, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Iberdrolak 3.104 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, iaz epe berean baino % 29 gehiago, konpainiak asteazken honetan ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Nazioarteko negozioek eta bereziki Ameriketako Estatu Batuetan eta Brasilen egindakoek bultzatu dute konpainia. Izan ere, Espainian bere mozkin garbiak % 14 jaitsi dira. Iberdrolak neurri erregulatzaile eta fiskalei eta gasaren eta elektrizitatearen garestitzeari egotzi die beherakada, horren esanetan, prezio finkoa adostuta zuten bezeroei ezin izan dielako aplikatu igoera.

Irailera arteko emaitzak aintzat hartuta, Iberdrolak aurreikusten du ekitaldi honetan 4.000 eta 4.200 milioi euro arteko irabazi garbiak izango dituela.

Taldearen ustiapen etekin gordina (Ebitda edo interes, zerga, balio galera eta amortizazioen aurreko irabaziak) % 17 handitu da irailera arte, 9.529 milioiraino.

Inbertsioak % 14 handitu ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, 7.600 milioi euroraino. Gauzak horrela, konpainiak 10.500 milioi euroko inbertsioa egin du azken urtean, eta inbertsioaren % 75 nazioarteko merkatuetara bideratu du, batez ere Ameriketako Estatu Batuetara.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X