AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBetako Erreserba Federalak interes-tasak beste 0,75 puntu igo ditu

AEBko banku zentralak ekonomialarien aurreikuspenak baieztatu ditu, eta munduko ekonomia handienaren interes ofizialeko tasa % 3,75 eta % 4 arteko tartean kokatu da, 2017tik izan duen mailarik altuenean.
Jerome Powell AEBetako Erreserba Federalaren presidentea. Argazkia: EFE
Jerome Powell AEBetako Erreserba Federalaren presidentea. Argazkia: EFE

Interes-tasa ofizialak 0,75 puntuko igoera izango duela iragarri du Ameriketako Estatu Batuetako Erreserba Federalak, martxotik jarraian izandako seigarren igoera, inflazioa kontrolatzeko saiakera berri batean.

AEBko banku zentralak ekonomialarien aurreikuspenak baieztatu ditu, eta munduko ekonomia handienaren interes ofizialeko tasa % 3,75 eta % 4 arteko tartean kokatu da, 2017tik izan duen mailarik altuenean.

"Inflazioak handia izaten jarraitzen du, pandemiarekin lotutako eskaintza eta eskari desorekak islatuz, energiaren eta elikagaien prezio handiagoekin eta prezio presio zabalekin", adierazi du Erreserba Federalak, eta erantsi du Ukrainako Errusiako gerra inflazioa gorantz bultzatzen ari den faktorea dela.

Halaber, AEBko diru-agintaritzak esan du datozen bileretan interes-tasen igoera berriak aurrera eramatea "egokia" izan daitekeela.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X