EMAITZAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siemens Gamesak 940 milioi euroko galerekin amaitu du urte fiskala

Konpainiaren esanetan, "urte konplikatua" izan da testuinguru makroekonomikoak eta geopolitikoak, hornidura arazoak eta covid-19ak baldintzatuta.
Siemens Gamesaren Zamudioko egoitza
Siemens Gamesaren Zamudioko egoitza. Artxiboko argazkia: EFE

Aerosorgailuak ekoizten dituen konpainiak 940 milioi euroko galerekin amaitu du 2022ko urte fiskala (2021eko urritik 2022ko irailera), iazko epe berean baino % 50 gehiago.

Multinazionalaren iritziz, testuinguru makroekonomikoak eta geopolitikoak, hornidura arazoek eta covid-19ak baldintzatu dituzte emaitzak.

Hala eta guztiz ere, 11.598 milioi euroko balioa duten eskariak sinatu ditu azken 12 hilabeteetan. Urte fiskalaren amaieran, 2022ko irailaren 30ean, eskaera zorroa 35.051 milioi eurokoa zen, duela urtebete baino 2.509 milioi euro handiagoa, batez ere, energia berriztagarrien alde egindako apustuarengatik.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X