Energia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elektrizitatearen eskaria % 4,6 txikiagoa izan da energia aurrezteko plana ezarri zutenetik

Espainiako Gobernuak joan den abuztuaren erdialdean jarri zituen martxan energia aurrezteko neurriak, hala nola termostatoak mugatzea eta argiteria kontrolatzea.
Eskaria jaitsi egin da aurreko urtearekin alderatuta.
Eskaria jaitsi egin da aurreko urtearekin alderatuta.

Energia elektrikoaren eskaria azken lau hilabeteetan, abuztutik azarora, % 4,67 murriztu da 2021eko datuekin alderatuta; aldiz, pandemia aurreko urtearekin, 2019arekin, konparatuz gero, eskaria % 6,5 txikiagoa izan da.

Abuztuaren erdialdean ezarri zuen Espainiako Gobernuak energia aurrezteko plana, eta, Espainiako Sare Elektrikoaren datuen arabera, elektrizitatearen eskaria murriztu egin da Estatu osoan. Irailean aldea ez da horren nabarmena izan, % 3,6koa izan baita murrizketa; azaroko lehenengo astean, aldiz, eskaera % 8,7 txikiagoa izan da.

Ezarritako neurriak

Toki publikoetako termostatoa udan 27 gradura eta neguan 19 gradura mugatzea planteatu zuten buruzagiek plan horretan. Hala, administrazio, denda eta leku publikoetan aplikatzen hasi dira, esaterako, antzoki, zinema areto, ikuskizun publikoko establezimendu eta aisialdi jarduera, tren eta autobus geltoki eta aireportuetan.

Sektorearen berezitasunek edo beharginen lan baldintzek justifikatzen duten tokietan, ostera, ez dira aplikatzen ari, ezta hezkuntza zentro (ikastetxe, unibertsitate, haur eskola…), osasun zentro, ileapaindegi, gimnasio eta garraio publikoetan ere.

Horrela, tabernek eta jatetxeek aire girotua 25 gradura mugatzeko aukera dute, laneko araudiaren gomendioak kontuan hartuz.

Era berean, ez da neurria aplikatzen hoteletako logeletan, ezta garbitegietan ere, araudi pribatua dutelako.

Lege dekretuak beste neurri batzuk ditu ezarrita, klimatizazio sistema martxan dagoenean, ateak ixteko sistema bat derrigorrez izatea, adibidez.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X