Haustura Korporazioan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mondragonek "elkartasuna eta lankidetza" areagotuko ditu, aurrerantzean, Ulmak eta Oronak Korporazioa utzita

Mondragon Korporazioak berretsi du "erabat" errespetatzen dituela bi kooperatibek hartutako erabakiak; Ulmako bazkideek % 80ko babesa eman diete Mondragonetik irteteko aukerari, eta Oronakoek, aldiz, % 72koa, ostiralean egindako batzarretan.
mondragon_korporazioa_arrasate_EFE
Mondragon Korporazioak Arrasaten duen egoitza nagusia. Argazkia: EFE.

Mondragon Korporazioak, ostiralean, Oronako eta Ulma Taldeko bazkideek Korporaziotik irteteko erabakia hartuta, adierazi du aurrerantzean "elkartasuna eta elkarren arteko lankidetza" areagotuko dituela.

Ohar bidez, Orona eta Ulma Korporaziotik aterako direla jakinda, Mondragonek berretsi du "erabat" errespetatzen dituela bi kooperatibek hartutako erabakiak. Halaber, opa die bi enpresei "enpresa egitasmoak eta eredu kooperatiboak "modu positiboan egitea aurrera, etorkizunean".

Korporazioak zehaztu duenez, hemendik aurrera "elkartasuna eta elkarren arteko lankidetza" areagotuko ditu; izan ere, nortasun horri esker, bere kooperatibek, "modu guztiz autonomo eta subiranoan, enpresa egitasmoak handitu dituzte, eta taldeko elkartasuna ere izan dute lagun, kontrako koiunturak izan direnean".

Azkenik, "ilusio mezua" eman du, eta, horretarako, bere negozioetako bilakaera ona izan du abiapuntu, bai eta "egun abiatzen ari diren etorkizuneko proiektuak" ere. Korporazioaren iritziz, eredu kooperatiboa "egokiena" da "merkatuen erronkei heltzeko, eta gizarte kohesionatuago eta jasangarriagoak eraikitzeko".

Albiste gehiago ekonomia

GRAFCAV8905. VITORIA (ESPAÑA), 18/06/2025.- La empresa adjudicataria del mantenimiento de los jardines de Vitoria se ha visto obligada a realizar servicios mínimos tras dos meses de huelga. En la imagen uno de sus trabajadores segando el césped del parque de la Florida de Vitoria. EFE/ADRIAN RUIZ HIERRO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gasteizko lorezainak lanera itzuli dira, gutxieneko zerbitzuak betetzeko

Gasteizko lorezainak lanera itzuli dira gutxieneko zerbitzuak betetzeko. Florida parkeko belarra mozten hasi dira. Belarra mozteko bost makina eta sasiak garbitzeko beste pare bat makinarekin ia hiru hilabetez ukitu gabe egon diren lorategiak zaintzen hasteko agindua jaso dute. Ezarritako zerbitzu minimoak gehiegizkoak eta justifikazio gabeak direla salatu dute lorezainek.

Gehiago kargatu