Barne Produktu Gordina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako BPG % 3,2 hazi da hirugarren hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoan (% 4,5) eta Espainiako Estatuan (% 4,4) baino txikiagoa da hazkundea, baina EBn (% 2,5) baino handiagoa.
Eraikuntzaren sektorea izan da gehien hazi denetako bat. Argazkia: Efe
Eraikuntzaren sektorea izan da gehien hazi denetako bat. Argazkia: Efe

Barne Produktu Gordina % 3,2 hazi da urteko hirugarren hiruhilekoan Nafarroan, 2021eko hiruhileko berarekin alderatuz gero, baina bigarrenean baino % 1,3 gutxiago egin du gora.

Nastat Nafarroako Estatistika Institutuak egindako aurrerapena baieztatzen du datuak. Espainian % 4,4koa izan da hazkundea epe berean, eta % 2,5ekoa Europar Batasunean.

Eraikuntza eta merkatu zerbitzuak izan dira gehien hazi diren sektoreak, % 3,9 eta % 6,5 hurrenez hurren.

Industria jardueraren gorakada moteldu egin da, eta % 2an geratu da, iazko datuaren aldean. Merkatutik kanpoko zerbitzuen kasuan, berriz, % 3,6ko beherakada izan da.

2022ko hirugarren hiruhilekoan % 2,4 hazi da enplegua. Merkatu zerbitzuetan % 4,3ko hazkundea izan da; eraikuntzan, % 1,4koa; industrian, % 1ekoa; eta lehen sektorean, % 0,7koa.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X