Cuenca: "2023an Euriborra igotzen jarraitzea espero da, baina 2024rako jaitsiera aurreikus daiteke"
Hastear dagon urtearen aurreikuspen ekonomikoa egin du Niko Cuenca ekonomialariak Euskadi Irratian. Prezioek eta interes tasek goranzko joerari eutsiko diotela uste du, bai behintzat, 2023ko lehen zatian, baina urte amaiera aldera joera aldaketa etor daitekeenaren zantzuak ikusten ditu merkatuan.
Besteak beste, Euriborraren — hipotekak kalkulatzeko Espainian gehien erabiltzen den interes tasa— joeraz mintzatu da Cuenca, eta Christine Lagarde Europako Banku Zentraleko presidentearen hitzak ekarri ditu gogora. "Ez dago zalantzarik Euriborrak igotzen jarraituko duela, baina sakontasunean dago zalantza. Hau da, igoera hori zenbaterainokoa izan den da ikusteko dagoena". Zentzu horretan, erreferentziazkoa den adierazle horrek % 3ko langa gainditzea litekeena dela gaineratu du.
Halere, tunelaren amaiera argi izpi bat ere ikusten du ekonomialari bilbotarrak, eta "merkatu batzuetan, jada, 2024rako jaitsiera etor daitekeen" zantzuak atzematen direla ziurtatu du. "2023an Euriborrak igotzen jarraitzea espero da, baina 2024rako jaitsiera aurreikus daiteke.
Inflazioari buruz ere mintzatu da Cuenca. Uztailean urte arteko inflazioa % 10'8ra igo zen, azken 48 urteetako daturik altuena. Ordutik, inflazioa jaisten joan da eta abenduan % 5'8koa izan da, aurreko hilean baino puntu bat gutxiago. Azpiko inflazioa —landu gabeko elikagaiak eta produktu energetikoak kontuan hartu gabe kalkulatzen dena—, berriz, ehuneko % 6'9ra igo da, sei hamarren gehiago azaroko datuarekin alderatuta. Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, moteltze hori elektrizitatearen prezioek eragin dute, 2021eko abenduan baino gutxiago igo direlako. Erregaiek ere eragina izan dute, iazkoak baino jaitsiera handiagoa izan dutelako. Aldiz, jantzien eta oinetakoen prezioak gutxiago jaitsi dira 2021eko abendurekin alderatuta, eta igo egin dira tabakoarenak eta elikagai prestatuenak.
Azpiko Inflazioa orokorraren gainetik geratu izana da azpimarratzekoa, Cuencaren ustez. KPIaren azterketa egiterakoan, azpiko inflazioari erreparatu behar zaiola esan du. "Ez da batere ohiko azpiko inflazioa orokorraren gainetik egotea, baina bere logika ere badu. Hurrenkera bat da: hasieran freskoak diren elikagaiak gero ekoizpen katean sartzen dira. Lekak, esaterako, ez dira sartzen azpiko inflazioan, baina leken kontserbak bai. Apurka apurka hasten da bat jaisten, eta ondoren bestea hasiko da beheraka. Orokorra jaitsi den heinean azpiko inflazioa ere jaitsiko da".
Horren guztiaren ondorio dira, Cuencaren irudikoz, Espainiako Gobernuak oinarrizko elikagaien BEZa murrizteko iragarritako neurriak. "Gobernuak oso garbi du zein den gizartearen kezka, eta neurri guztiak oinarriko produktuen prezioak kontrolatzera doaz".
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.