Inflazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zortzi supermerkatu kate salatu ditu Facuak, BEZaren deskontua ez aplikatzeagatik

Alcampo, Aldi, Carrefour, Dia, Eroski, Lidl, Hipercor eta Mercadona dira premia handiko zenbait produktu merkatu ez dituzten supermerkatu kateak. Guztira, 676 prezio aztertu dituzte, abenduaren 30etik urtarrilaren 3ra.
iva rebajado bez jaitsiera precio prezioa salneurria efe
18:00 - 20:00
BEZaren jaitsieran irregulartasunak izaten ari direla salatu du FACUAk

Zortzi supermerkatu kate salatu ditu Facua kontsumitzaileen elkarteak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean, zenbait elikagairi BEZaren deskontua ez aplikatzearren, eta, horrenbestez, Espainiako Gobernuak inflazioari aurre egiteko iragarritako neurria ez betetzeagatik.

Zure interesekoa izan daiteke: Sanchezek BEZa kendu die "premia handiko produktuei", eta erdira jaitsi du olio eta pastarena

Hain zuzen ere, Alcampo, Aldi, Carrefour, Dia, Eroski, Lidl, Hipercor eta Mercadona dira premia handiko zenbait produktu merkatu ez dituzten supermerkatu kateak. Guztira, 676 prezio aztertu dituzte, abenduaren 30etik urtarrilaren 3ra.

52 kasutan ez dute prezioa jaitsi. Horrela, 34 produktuk urtea bukatu zeneko prezioa dute oraindik ere, 11k ez dute prezioa behar beste merkatu, eta zazpi kasutan are garestiagoak dira orain salneurriak.

Jarraipen kanpaina baten lehenengo fasean atzeman dituzte irregulartasun horiek. Datozen hilabeteetan azterketa gehiago egingo dituzte, aldaketak eman diren ala ez egiaztatzeko.

Ildo horretan, Facuak gogorarazi du BEZaren jaitsiera aplikatu behar den produktuetan galarazita dagoela prezioak igotzea, gutxienez apirila bukatu arte

Ostegun honetan argitaratutako txostenaren arabera, Mercadona eta Hipercor kateetan atzeman dituzte irregulartasun gutxien (% 1), eta Dian eta Carrefourren gehien (% 17 eta % 10, hurrenez hurren).

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X