Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Data zerga-sistemari buruzkoa, Nafarroako medikuen greba eta autobusak doan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB Data
EITB Data

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 1, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Data: Zerga-sitema: Euskadiko zerga-sitemari buruz egin duen azterketa kaleratu du gaur EITB Datak. Zertara bideratzen dira gure zergak?, zeintzuk dira ordaintzen ditugun zergak?... Besteak beste, horiek dira argitu dituen galderetako batzuk. Informazio guztia eitb.eus-eko EITB Data orrian.

- Nafarroako medikuen greba: Nafarroako Medikuen Sindikatuak ez du erantzunik jaso azken kontraeskaintza egin zuenetik, eta gaur greba mugagabea abiatu du, Osasun Departamentuak amore eman arte.

- Ibilbide luzeko autobusak, doan: Bizkaian geralekua duten ibilbide luzeko lau autobus zerbitzuak doakoak izango dira gaurtik aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X