OSASUNBIDEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Osasun Plataformak ohartarazi du esklusibotasunaren amaierak pribatizazioa ekar dezakeela

Medikuen sindikatuak egindako aldarrikapen horri aurre egiteko, Nafarroako Gobernuak langileen lan baldintzak hobetu beharko lituzkeela iritzi dio.
Protesta Osasunbidearen aurrean, esklusibotasuna kentzearen aurka. Argazkia: EiTB
Protesta Osasunbidearen aurrean, esklusibotasuna kentzearen aurka. Argazkia: EiTB

Nafarroako Osasun Plataformak, osasun publiko eta unibertsalaren aldeko kolektiboek, sindikatuek, profesionalek eta erabiltzaileek osatzen dutenak, ohartarazi du medikuek sistema publikoan lan egiteko bete behar duten esklusibotasuna kentzeak, Medikuen Sindikatuak eskatu duen moduan, ateak irekitzen dizkiola pribatizazioari.

Plataformak elkarretaratzea antolatu du gaur Osasun Departamentuaren egoitzaren aurrean, eta ehunka pertsona elkartu ditu esklusibotasunaren alde eta pribatizazioaren aurka.

Protesta ekitaldian irakurri duten adierazpenean azaldu dutenez, Nafarroako Medikuen Sindikatuaren proposamenaren aurka daude "erabat", eta Nafarroako Gobernuak aldarrikapen horri eman dion erantzuna ere kritikatu dute. Nafarroako Medikuen Sindikatuak osasun publikoko medikuen esklusibotasuna bertan behera uztea eta soldatak igotzea eskatzen du.

Baina plataformak uste du "esklusibotasuna kentzea osasun sistema publikoa pribatizatzeko, narriatzeko, eta irregulartasunetarako eta baliabide publikoen xahuketarako bidea irekitzea" dela.

Horren aurrean, plataformaren iritziz, Foru Gobernuak "badirudi ez dituela egoerak eskatzen dituen irtenbideak ikusten. Plantilla egonkortu beharra dago, gaixoak mediku eta erizain berbera izan dezala artatzen duten bakoitzean. Lan-baldintza duinak behar dira osasun langileek ihes egin ez dezaten". Horregatik, plataformak osasun sistemaren aurrekontua handitzea eskatu du, lehen arretan bereziki.

Bestalde, eskerrak eman dizkie "osasun sistema publikoaren defentsan" borroka egiten duten herritarrei, osasun langileei, plataformak sustatuta ebazpena onartu zuten udalei, sindikatuei eta Osasun Foru Lege berria eskatzen duten alderdi politikoei.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X