Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxabankek helegitea aurkeztu du bankuen ezohiko irabaziei ezarritako zergaren aurka

Taldeak agindua behin-behinean geldiaraztea edo bertan behera uztea eskatu du. Helegitea aurkeztu duen hirugarren bankua da.
Errekurtsoa aurkezten duen hirugarren bankua da. Aldez aurretik, Bankinterrek eta Abanca bankuek eta AEB eta CECA patronalek ere egin dute. Zergak desabantailan jartzen dituela salatu du Kutxabankek.
18:00 - 20:00
Kutxabankek helegitea jarri dio bankuen zerga berriari, eta kautelazko neurriak eskatu ditu

Kutxabank Taldeak helegitea aurkeztu du bankuen ezohiko irabaziei Espainiako Gobernuak ezarri dien zergaren aurka, EITBk jakin duenez. Gainera, bankuak kautelazko neurriak eskatu ditu, hots, agindua behin-behinean geldiaraztea edo bertan behera uztea.

Kutxabank ez da helegitea aurkeztu duen lehena. Aldez aurretik, Bankinterrek eta Abanca bankuek eta AEB eta CECA patronalek ere egin dute.

Formalki, Cajasurrek aurkeztu du errekurtsoa (Kutxabanken parte da) Auzitegi Nazionalean. Izan ere, legearen arabera, erakunde horrek ordaindu behar du Kutxabank Talde osoari dagokion zenbateko osoa ordaintzea.

Helegitea aurkeztea Kutxabankeko gobernu-organoek erabaki dute, "akziodunak, banku-fundazioak, babesteko helburuarekin".

Erakundearen esanetan, zerga berriak "ziurgabetasuna eta desabantailak" ekartzen dizkie bankuei lehiakideen urrean, eta besteak beste "banku txikiagoak, banku digitalak et Europako beste bankuak" jarri ditu horien adibide gisa.

Energia enpresa handienak (Iberdrola, Endesa eta EDP) biltzen dituen elkarteak ere Auzitegi Nazionalera jo du zergaren aurka.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, Euskadik 400 milioi euro jasoko ditu zerga horiekin. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak maiatzerako espero du diru horren lehen ordainketa, baina oraindik zehaztu gabe dago jaso beharreko zenbatekoa. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X