IKERKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

200.000 ingeniari baino gehiago beharko dira datozen 10 urteetan Espainiako Estatuan

Gaur egun, 750.000 ingeniari inguru daude. Hamarretik lauk 35 urte baino gutxiago dituzte eta emakumeak gutxiengoa dira, hamarretik bi baino ez.
Mondragon Unibertsitateko ingeniariak
Mondragon Unibertsitateko ingeniariak. EITB MEDIAren bideo batetik ateratako irudia

Ingeniaritza Behatokiak egindako ikerketa baten arabera, 200.000 ingeniari baino gehiago beharko dira datozen 10 urteetan Espainiako Estatuan, bereziki, industria sektorean. Ia langabeziarik gabeko ogibidea da, okupazioa % 98koa baita.

Sektorearen azterketak ondorioztatu duenez, Espainian 750.000 ingeniari inguru daude gaur egun, horietatik % 20 emakumeak. Gainera, hamarretik lauk 35 urte baino gutxiago dituzte.

Txostenean jasotzen denez, ingeniari gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakala % 10 ingurukoa da, Espainiako batez bestekoaren (% 24) azpitik. Dena dela, Behatokiaren ustez, diferentzia hori "lehenbailehen" desagarrarazi behar da.

Espainiako Ingeniaritza Behatokiak ingeniaritzako profesionalen egungo egoerari buruz egin duen lehen txostenaren ondorioak aurkeztu dituzte gaur Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean. 

Aurkezpenaren ondorengo mahai inguruan adituek azpimarratu dute oinarri sendoko prestakuntza duten profesionalak behar direla, "malgutasun handia" eta egokitzeko gaitasuna dutenak.

Bestalde, ingeniariak atzerrira joan ez daitezen proiektu interesgarriak eskaini behar zaizkiela diote adituek.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X