Zenbat garestituko da nire hipoteka Euriborraren igoeragatik?
Euriborraren igoerak nabarmen garestituko ditu hipotekak, horiek berrikustea egokitzen denean. Azken hamabi hilabeteetan izandako igoera handiaren ondorioz, duela urtebete kreditua sinatu zutenek, egungo datuarekin berrikusi behar badute, kuoten garestitze handia jasango dute. Familiek batez beste 300 euro inguruko igoera izango dute hileroko ordainketetan.
Orain arte erregistratutako batez bestekoarekin (% 3,53), Euriborra gehi % 1eko diferentziala duen 30 urterako 150.000 euroko hipoteka aldakorra (euskal batez bestekotik gertu) kontratatuta dutenek 300 euro inguruko igoera izango dute hipotekaren hileroko ordainketan.
Kopuru absolutuetan, hilean 460 euro inguru ordaintzetik 761 euro ordaintzera igaroko da; urtean, beraz, 3.600 euro gehiago.
Baldintza berberekin, 300.000 euroko kapitala duten hipotekak 600 euro garestituko dira hilero, hau da, 7.250 euro gehiago urtean.
12 hilabeterako Euriborra da, hain zuzen ere, hipoteka aldakor gehienen indizea.
Otsailean, Euriborra % 3,53an kokatu da batez besteko kotizazioan, urtarrilean baino 20 puntu gehiago (% 3,33) eta duela hamabi hilabete baino 386 oinarrizko puntu gehiago, orduan oraindik negatiboan kotizatzen baitzuen (-% 0,33).
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiak 13.000 zergadun berri baino gehiago ditu Batuz sistema ezarri zenetik
Kontrol fiskal integraleko sistemak 69 929 pertsona eta erakunde ditu jada, iruzurraren aurkako borroka indartuz eta zergadunei laguntza erraztuz.
2026an, zer garestituko da, zer merkatu?
Urtea hastearekin batera eguneratu dituzte hainbat produktu eta zerbitzuren prezioak. Zenbait salneurriren kasuan, hala nola elikagaiena edo etxebizitzena, zaila da aurreikuspenak egitea, baina beste batzuen gorabeherak jakinak dira. Honatx azken horien laburbilduma.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosteko operazioa itxi du, 480 milioi euroren truke
Operazioaren ondorioz, Ibermatica zenaren erabaki zentroa Euskadira itzuliko da. Transakzioa datozen hilabeteetan itxiko dute, agintari eskudunen onespena lortu ondoren.
Elgoibarko eta Tolosako anbulantzia medikalizatuen zerbitzua publikoa izango da urtarrilaren 7tik aurrera
Gipuzkoako anbulantzietako langileek, orduan, aukera izango dute Osasun Sistema Publikoan subrogatuak izateko ordura arteko baldintza berberetan "dagozkien plazak EPE bidez egonkortu bitartean"; enpresan jarraitzeko aukera ere izango daute, baina beste lantoki batean.
ELA sindikatuak ohartarazi du 57 langile hil direla lan-istripuetan Hego Euskal Herrian 2025ean, horietatik 35 Nafarroan
Bestalde, LABek 74 hildakora igo du kopurua, atzerrian hildako euskal langileak kontuan hartuz. Nolanahi ere, lanarekin lotutako heriotzek beste gorakada bat izan dute aurten ere.
Albiste izango dira: Ayesaren erosketa gauzatzeko azken orduak, lehendakariaren urte amaierako mezua eta urtezahar eguna
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ayesaren erosketa ixteko azken orduak
Gaur amaituko da garai bateko Ibermatica erosteko ezarritako epea, eta Eusko Jaurlaritzak eta inplikatutako finantza-bazkideek espero dute hurrengo orduetan gauzatzea.
Langile bat hil da Laudion, lan-istripu ez-traumatiko batean
LABek ohartarazi du heriotza horiek presio, estres eta lanaldi luzeetan gertatzen direla, eta lan eskubideak bermatuko dituzten politikak eskatu ditu.
Donostiak 2026ko udal aurrekontua onartu du, eta ostegun honetan sartuko da indarrean
Kontuek etxebizitzan, garapen ekonomikoan, segurtasunean, garbiketan, hiri-mantentzean, garraio publikoan eta elkarteekiko harremanean jartzen dute arreta.
Anbulantzia-zerbitzua plantilla subrogatu gabe publifikatzea kritikatu du ELAk
ELAk jakinarazi duenez, Gipuzkoako Osasuneko Lurralde Ordezkaritzak erabaki du indarrean dagoen kontratua bertan behera uztea, eta, urtarrilaren 7tik aurrera, zuzenean bere gain hartzea Tolosako eta Elgoibarko anbulantzia medikalizatuen kudeaketa. Zerbitzu horrek 45 profesional enplegatzen ditu gaur egun, mediku, erizain eta garraio sanitarioko teknikarien artean, eta salatu dutenez, "gaur egun horien lana mehatxupean dago".