IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: SVBren porrota, Haizea Winden zabaltzea eta pentsioen erreforma Espainian

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Silicon Valley Banken (SVB) bulegoak Santa Claran, Kalifornia (AEB). Argazkia: EFE
Silicon Valley Banken (SVB) bulegoak Santa Claran, Kalifornia (AEB). Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 15, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- SVBren porrota: Silicon Valley Banken porrotaren ostean, AEBko bankuak hasi dira errekuperatzen. Bien bitartean, Euriborra, tasa aldakorreko hipotekak kalkulatzeko erabili ohi den indizea, % 3,509ra jaitsi zen atzo (eguneko tasa).

- Haizea Winden zabaltzea: Haizea Wind Group taldeak Bilboko Portuan duen azpiegitura zabaltzeko proiektuaren lehen harria jarriko dute gaur, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusia eta Damaso Quintana Haizea Groupeko presidentea bertan direla.

- Pentsioen erreforma Espainian: UGT eta CCOO sindikatuek gaurko deitu dituzte euren batzorde eta kontseilu konfederala, hurrenez hurren, pentsioen erreformari buruz Espainiako Gobernuak egindako azken proposamena aztertzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X