Interes tipoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igoko al ditu Banku Zentralak interes tipoak? Ze eragin izan dezake ez igotzeak?

20230316103317_josu-tolosa-ekonomilaria_
18:00 - 20:00
Igoko al ditu Banku Zentralak interes tipoak? Ze eragin izan dezake ez igotzeak?
Josu Tolosaren ustez, azkenean igo egingo ditu interes tipoak Europako Banku Zentralak, "bestela ez delako lortuko prezioak jaistea". Eurogunean ez dagoela AEBetan bezalako izua egoteko arrazoirik uste du.

Albiste gehiago ekonomia

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zeintzuk dira BBVAren eskaintza berriaren gakoak?

Josu Ferreiro EHUko irakasleak Radio Euskadin egin duen elkarrizketa batean adierazi duenez, erakundeak Kataluniako bankuko akziodunen zati handi batek eskatzen zuenera egokitu du bere proposamena, lehen eskaintzari uko egin baitzioten, nahikoa ez zelakoan. Ferreirok zehaztu duenez, BBVAk ez du eskudirutan ordainduko, akzio propioetan baizik, eta horrek abantaila fiskala dakarkie akziodunei, zergak gutxiago ordaintzea dakarrelako. Mugimendu horrekin, Carlos Torres Vila buru duen bankuak Sabadellen akzioen merkatuko balioa berdindu du, eta horrek opak aurrera egiteko aukerak areagotu ditu, nahiz eta BBVAri berari kostu handiagoa ekarri. Hobekuntza berri bat egon litekeen galdetuta, ekonomialariak uste du zaila dela: "BBVAk argudiatu zuen Sabadellen akzioak gainbaloratuta zeudela. Orain, alde hori desagertu egin da. Beste eskaintza bat baztertu beharko litzateke, hau izango litzateke azkena", adierazi du. Elkarrizketa Boulevard saioan entzun daiteke, GUAUn, 02:50: 00etatik aurrera (jatorrizkoa, gaztelaniaz). 

Gehiago kargatu