BANKU FUNDAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BBK Fundazioak Kutxabanken errotzea bermatu du, 231 milioi eurotik gorako erreserba funtsa eratuta

Legeak ezarritako nahitaezko betekizun bat da 200 milioi euro baino gehiagoko erreserba funtsa izatea. Ezarritako epemuga baino bi urte lehenago bete du BBK-k baldintza hori.
20230329141020_bbk_
18:00 - 20:00
Kutxabankek Euskadin errotuta jarraituko du

BBK Fundazioak eratu du legeak eskatzen dion erreserba funtsaren gutxieneko kopurua, Kutxabanken duen posizioari eusteko —erakunde horren akzioen % 57ren jabe da—. Aurrezki kutxa eta banku fundazioei buruzko 26/2013 Legearen arabera, banku fundazioak 200 milioi eurotik gorako erreserba funtsa sortu behar zuen gutxienez, balizko erreskate bati aurre egiteko gaitasuna izateko. 231 milioi euroko erreserba funtsa eratu du BBK-k.

Xabier Sagredo BKK-ko presidentearen arabera, legeak ezarritako epemuga baino bi urte lehenago bete du erreserba funtsen betekizuna BBK erakundeak, "egindako kudeaketa egokiari esker". Lortutakoa bankuarentzat "mugarri oso garrantzitsua" dela esan dute.

2015ean ekin zion BBK-k erreserba funtsa osatzeari, eta ordutik, urtez urte, ekarpenak egiten aritu da diru-poltsa horretara. Funtsaren zenbatekoa urtero birkalkulatzen da. Horretarako, besteak beste, bankuaren kaudimena eta aktiboen arrisku maila hartzen dira kontuan.

Beste aukerak, erantsi du presidenteak, entitatea burtsara ateratzea edota beste erakunderen batekin bat egitea ziren. "Ez zen erabaki erraza izan, baina bai egokiena. BBK-k erreserba funtsaren zuzkidura aukeratu zuen, bankuarentzat, akziodunentzat eta taldeko gainerako interesdunentzat aukerarik onugarriena zela ondorioztatu baitzen... Burtsara ez ateratzeko erabakiari esker, 2.000 milioi euroko galerak saihestu ziren", zehaztu du.

Bilbon egoitza duen erakundea da BBK Fundazioa, BBK izenarekin ere ezaguna. Aurrezki kutxatik jasotako ondarea eta kultura eta gizarte ekintza mantentzea eta zabaltzea da bere jarduera nagusia. Egun, 35 milioi euro inguruko aurrekontua du egiteko horretara bideratuta.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X