IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Arku Atlantikoaren interkonexioak, Gamarrako hilketa eta Ordiziako Artzain Eguna

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obrak. Argazkia: EFE
Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obrak. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, apirilak 12, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Arku Atlantikoaren interkonexioak: Iñigo Urkullu lehendakaria Madrilera joango da gaur, Frantziako eta Portugalgo enbaxadoreekin bilerak egiteko, Arku Atlantikoaren interkonexioak jorratzeko.

- Gamarrako hilketa: 2020ko uztailaren 23an Gamarrako industria-pabiloi batean izandako hilketa argitzeko epaiketa abiatuko da Arabako Lurralde Auzitegian. Ustezko hiltzaileak bere egiletza aitortu zuen hasieratik, eta espetxean dago. 18 urte zituen gertakariak izan zirenean.

- Ordiziako Artzain Eguna: Urtero bezala, Artzain Eguna hartuko du gaur Ordiziak. Aurten, Lourdes Rekondok moztuko du Idiazabal gazta berria eta erretiroa hartu berri duen Hilario Arbelaitz sukaldaria omenduko dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X