Txosten ekonomikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BBVAk aurreikusi du % 1,3 haziko dela BPGa aurten, eta 25.000 lanpostu sortuko direla bi urtetan

2023an eta 2024an ekonomiak suspertzen jarraituko du, BBVAren txosten ekonomikoaren arabera. Hain zuzen ere, % 1,3 haziko da BPGa aurten eta % 2,9 datorren urtean.
BBVAren Madrilgo egoitza
BBVAren Madrilgo egoitza. Argazkia: EFE

BBVA Researchen estimazioek hutsik egiten ez badute, % 1,3 haziko da barne produktu gordina (BPG) Euskal Autonomia Erkidegoan 2023an. Azken txosten ekonomikoa aurkeztu aurreko aurreikuspenak bestelakoak ziren, % 0,7ko hazkundea iragarri zuelako orduan BBVAk. 

2024an ere goranzko joerari eutsiko omen dio BPGak. Hain zuzen ere, aipatu iturriaren arabera, % 2,9 igoko da datorren urtean, eta 25.000 lanpostu berri sortuko dira bi urteko epean.

Prentsaurreko telematiko bidez eman dituzte datuok BBVAk Espainian duen Ekonomia buru Miguel Cardosok eta Ipar Eremuko zuzendari Carlos Gorriak.

Agerraldian, biek ala biek nabarmendu dute 2022an ere suspertze prozesuan egon dela ekonomia EAEn, eta "espero baino hobeto" egin diola aurre egungo egoerari. Izan ere, 2022an % 4,4 hazi da BPGa —% 5,5 Espainiako Estatuan—, duela hilabete batzuk aurreikusitako atzeraldiari iskin eginda.

2023an eta 2024an ere ekonomiak suspertzen jarraituko du, BBVA Researchen arabera. Hain zuzen ere, % 1,3 haziko da BPGa aurten eta % 2,9 datorren urtean.

Enplegua

Enpleguari dagokionez, BBVAk dio aurten 12.000 lanpostu inguru sortuko direla, eta ia 25.000 2023 eta 2024 artean; 24.600, zehazki. Aurreikuspenak betez gero, % 8,4koa izango litzateke langabezia tasa 2023an, eta % 7,2koa 2024an —Estatuan langabezia gutxien duen erkidegoa izaten jarraituko luke EAEk—.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X