Epaile eta fiskalen greba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileek eta fiskalek greba mugagabea deitu dute maiatzaren 16tik aurrera

Epaileen eta fiskalen elkarte nagusiek euren kezka adierazi dute Justizia Administrazioko langile faltaren aurrean sortzen den lan-kargagatik, eta grebara deitu dute martxoaren 31n eta apirilaren 4an Justiziarekin bilera "etsigarriak" izan ostean.
orain-default-image

Epaile eta fiskalen elkarte nagusiek maiatzaren 16tik aurrera greba mugagabea egiteko asmoa iragarri dute, martxoaren 31n eta apirilaren 4an Justiziarekin bilera "etsigarriak" izan ostean. Demokraziarako Epaileak eta Fiskalen Batasun Aurrerakoia elkarteak ez du deialdiarekin bat egin. Hala azaldu dute Magistraturaren Elkarte Profesionalak, Francisco de Vitoria Elkarte Judizialak, Foro Judizial Independenteak, Fiskalen Elkarteak eta Fiskalen Elkarte Profesional eta Independenteak, ohar bateratu batean.

Demokraziarako Epaileak eta Fiskalen Batasun Progresista elkarteek azaldu dutenez, maiatzaren 3an egitekoa den Mahaiaren bileran Ogasun Ministerioaren planteamendua ezagutu arte itxaron nahi du grebarekin bat egin aurretik. Hala ere, horren diagnostikoa eta erreklamazioak partekatzen dituztela adierazi dute.  

Epaileen eta fiskalen elkarte nagusiak kezkatuta agertu dira Justizia Administrazioko langile faltaren aurrean, bai eta horrek eragiten duen gain-kargagatik ere, "erantzun judizialaren kalitateari eta azkartasunari zein epaileen eta Fiskaltzako kideen osasunari eragiten dietelako". Greba justifikatzen duten erakundeentzat, ez da nahikoa maiatzaren 3rako deialdia, edozein unetan bertan behera gera litekeelako edo akordiorik gabe amaitu, eta hori "akordioa luzatzea eta Gobernuaren propagandarako tresna izatea" litzateke.

Iragarritako presio-neurriak martxan jartzea ekidingo duen akordio bat lortzeko lan egiteko asmo irmoa azaldu dute elkarteek.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X