iberdrola
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iberdrola % 40 hazi da urteko lehen hiruhilekoan, 1.485 milioiko langa gaindituz

Enpresaren diru-sarrerek % 40,4 egin dute gora, hain zuzen, aurreko urtekoekin alderatuta. Irabaziak, hein handi batean, Erresuma Batuan SVT tarifa arautuaren defizitari buelta eman diotelako izan direla adierazi du Iberdrolak.
Iberdrola % 40 hazi da 2023ko lehen hiruhilekoan.
Iberdrola % 40 hazi da 2023ko lehen hiruhilekoan.

Iberdrolak 1.485 milioi euroko irabazi garbia izan du urteko lehen hiruhilekoan, hots, iazko garai berean baino % 40,4 gehiago, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) asteazken honetan jakitera eman duenez. Izan ere, Espainian eta Erresuma Batuan emaitzak hobetu dituela aitortu du. 

Ustiapenaren emaitza gordina (ebitda) % 37,7 hazi da, 4.064 milioi euroren langa gaindituta, hein handi batean, Erresuma Batuko SVT tarifa arautuaren defizitari buelta eman diotelako. 

Azken hamabi hilabetetako datuei dagokienez, inbertsio gordinak 10.400 milioi eurokoak izan ziren. Horien % 90 baino gehiago Sareak eta Berriztagarriak negozioei esker eskuratu ditu, eta horren % 30 itsasoko energia eolikoaren bitartez.

Bestalde, urteko lehen hiruhileko honetan, Iberdrolak ordaindu dituen tributuak bikoiztu egin dira: iazko epe berean 583 milioi eurokoak izatetik 1.179 milioi eurokoak izatera igaro dira. Izan ere, Gobernuak Espainiako salmenten gainean aplikatzen duen karga berria % 1,2koa da.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X