Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azazetako parke eolikoa eraikitzeko baimena eman du Jaurlaritzak

Horretarako, baina, zenbait aldaketa egin beharko dituzte proiektuan. Bi urteko epea dute haize-parkea eraikitzeko.
Azazeta
Azazeta. Argazkia: Antonio Ortiz de Zarate

Eusko Jaurlaritzak Azazetako (Araba) parke eolikoa eraikitzeko administrazio baimena eman du, nahiz eta proiektuan zenbait aldaketa eskatu dituen, ingurumena babeste aldera. Bernedon, Arraia-Maeztun, Dulantzin, Iruraiz-Gaunan eta Donemiliagan izango du eragina egitasmoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialak astelehenean argitaratu zuen Arabako Industria Administrazioko lurralde ordezkariaren ebazpena. Horrek ematen dio, hain zuzen ere, Aixeindar promotoreari parke eolikoa eraikitzeko baimena. Aixeindar 2019an sortu zuten Energiaren Euskal Erakundeak (% 40) eta Iberdrolak (% 60).

Baimenak zehazten du tramitazioa hasi zutenetik Jaurlaritzak aldaketak proposatu dituela proiektuan. Hasieran, 40 megawatteko zortzi aerosorgailu eskatu zituzten, eta orain ingurumena babesteko zenbait neurri.

Besteak beste, babestutako eremu naturalen saretik gertu (baina kanpoan) dauden hiru aerosorgailu lekuz aldatu beharko dituzte, flora babesteko. Horretarako, lurperatu egingo dute erdi tentsioko lineen zati bat, zuhaitzik moztu behar ez izateko.

Fauna babesteko neurriak ere hartu beharko dituzte. Adibidez, kutsadura akustikoari aurre egiteko eta aerosorgailuak gelditzeko sistemak eraiki beharrean daude, bai eta elektrokuzioaren kontrakoak ere.

Bestalde, Jaurlaritzak bi urteko epea eman dio Aixeindarri parkea eraikitzeko. EAEko Administrazioak hilabeteko epea du Jaurlaritzaren baimenari helegitea jartzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X