Supermerkatuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eroskik 64 milioiko irabaziak izan ditu 2022an, aurreko urtean baino % 40 gutxiago

Taldeak % 7 handitu ditu salmenta gordinak, 5.476 milioi euroraino, besteak beste, inflazioaren eraginez.
Eroskiko supermerkatua.
Eroskiko supermerkatua.

Taldeak 64 milioi euroko irabazi garbiekin itxi ditu 2022ko kontuak, salmenta gordinak % 7 igo ostean, 5.476 milioiraino. Irabazi garbiak % 38,9 jaitsi dira, aurreko urteko datuekin alderatuta, besteak beste, kostuen igoeragatik.

Ohar baten bidez, taldeak azpimarratu du "eragin handia" izan duela saldutako produktuen kostuen igoera "handiak" (batez beste, % 15), taldeak "partzialki" bere gain hartu baitu "salmenta prezioei eusteko".

Hego Euskal Herrian lider izaten jarraitzen du Eroskik, eta nabarmendu du salmenta gordinen hazkundea inflazioak prezioen gainean duen eraginagatik izan dela batez ere; izan ere, taldearen kasuan, batez beste % 12 hazi dira prezioak, eta produktuen kostuak, berriz, % 15.

"2022ko ekitaldia positiboa izan da, konplexua izan arren. Kostuak igotzearen ondorioz, finantza-emaitzak normalizatzearen ondorioz eta, bereziki, prezioei eusteko eta gure sustapen-jarduera areagotzeko marjinak murrizteko erabakiaren ondorioz, aurreko urtean baino etekin txikiagoa lortu dugu", adierazi du Rosa Carabel Eroski taldeko zuzendari exekutiboak.

Bestalde, Eroski kooperatiba nagusiak 32,07 milioi euroko emaitza positiboa izan du, 2021ekoa baino % 45,3 txikiagoa.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X