Euriborra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako Banku Zentralak 0,25 puntu igoko ditu gaur interes tasak, aurreikuspenen arabera

Gaurko bileraren atarian, agertokiak ez du martxokoarekin zerikusirik, baretu egin baita finantza merkatuen egoera.
Europako Banku Zentraleko presidente Christine Lagarde
Europako Banku Zentraleko presidente Christine Lagarde. Artxiboko argazkia: EFE

Europako Banku Zentralak galga jarriko dio ostegun honetan interes tasen igoera "biziari". Aurreikuspenak betez gero, 0,25 puntu igoko ditu tasak.

Gaurko bileran hartuko dute azken erabakia. Dena den, egungo agertokiak ez du martxokoarekin zerikusirik, baretu egin baita finantza merkatuen egoera.

Apirilean, euroguneko urte arteko inflazioa hamarren bat igo zen, martxokoarekin alderatuta. Hain zuzen ere, % 7rainoko igoera izan zuen. Kontrara, azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, % 5,6raino jaitsi zen, aurreko urteko hilabete bereko datuekin erkatuta. 

Gainera, aste honetan Banku Zentralak eman dituen datuen arabera, lehen hiruhilekoan eten egin da enpresei emandako kreditu kopurua, bai eta hipoteka kredituena ere.

Bankuen aurreikuspenek diote joera horri eutsiko diotela kredituek hurrengo hilabeteetan ere.

Iazko uztailean hasi zen Europako Banku Zentrala interes tasak igotzen. Harrezkero, sei aldiz igo ditu jarraian tasak, % 0tik hasi eta % 3,5eraino.

AEBko Erreserba Federalak 0,25 puntu igo ditu interes tasak

Bestalde, AEBko Erreserba Federalak bart iragarri du interes tasak 0,25 puntu igoko dituela. Urtebetean izandako hamargarren igoera da atzokoa. Hala, % 5 eta % 5,25 bitartean daude orain tasak.

Hala ere, oraindik ez dute argitu azken igoera izango den ala ez.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X