Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tomas Arrieta: "Bi langiletik batek lan baldintzak eguneratuta ditu EAEn"

"Azken hamarkadako datu onena dela esango nuke. Dena den, ez dugu autokonplazentziazko egoera horretara mugatu behar", adierazi du. Halaber, aurreratu du, batez beste % 5,5 igo direla soldatak urteko lehen lauhilekoan.
Lan Harremanen Kontseiluko presidente Tomas Arrieta
Lan Harremanen Kontseiluko presidente Tomas Arrieta

Lan Harremanen Kontseiluko presidente Tomas Arrieta elkarrizketatu dute gaur, ostegunarekin, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan, urteko lehen lauhilekoan soldatek Euskal Autonomia Erkidegoan izan duten bilakaera aztertzeko. "Datu onak ditut. Negoziazio kolektiboa bizi dugun egoerari erantzuteko gai izan da, eta indartsu dagoela erakutsi du", nabarmendu du. Apirilera arteko datuak kontuan izanda, batez beste, soldaten igoera % 5,5ekoa izan dela aurreratu ostean, gogorarazi du aurreko hilabetean akordio garrantzitsuak izan zirela, eta horiek ere "igoera inportanteak" ekarriko dituztela.

"EAEn negoziatzen diren hitzarmen kolektiboak soilik aintzat hartuta, % 0,7 handiagoa da igoera. Hala eta guztiz ere, datu esanguratsu bakarra ez da soldaten igoera, horrek zenbat pertsonari eragiten dien eta zenbat hitzarmen berritu diren baizik. Horrenbestez, azkenaldian hitzarmen asko berritu direnez, datua hobea da oraindik", azaldu du.

Elkarrizketan, Arrietak azpimarratu du gaur egun langileen % 40k dituztela lan baldintzak eguneratuta, "eta apirileko itunak gehituta, % 50era iristen da kopurua". "Azken hamarkadako datu onena dela esango nuke. Dena den, ez dugu autokonplazentziazko egoera horretara mugatu behar", adierazi du.

Bestalde, ez du "enkistatutako" hitzarmenen inguruan hitz egin nahi izan, negoziazio kolektiboa "bizirik" dagoela iritzita. "Oraindik badira lortu beharreko hainbat kontu, adibidez, hitzarmenik ez duten beharginekin. Lan handia dugu", erantsi du. 

Adegiko presidenteak atzo "akordioaren kulturaz" egindako adierazpenen harira, Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak esan du negoziazio kolektiboak akordioekin soilik funtzionatzen duela, "ez dago besterik".

Azkenik, itunen alde eta greben "aurka" azaldu da, uste badu ere protestak ez direla deabrutu behar". "Grebak presioa egiteko modu bat dira, alegia, negoziazio sarearen parte dira", bukatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X