IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Maiatzeko KPIa, EAEko aurrekontuak eta Berlusconiri agurra

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Fruta eta barazkiak, saltoki batean.
KPI aurreratua % 3,2 jaitsi zen maiatzean. EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, ekainak 13, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Maiatzeko KPIa: Estatuko Estatistika Institutuak (INE, gazteleraz) Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) jakinaraziko du gaur. KPI aurreratua % 3,2ra jaitsi zen, erregaien merkatzeak eraginda.   

- EAEko aurrekontuak: Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak 2024rako aurrekontuen ildo nagusiak aurkeztuko ditu gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan. 

- Berlusconiri agurra: Senitarteko eta lagunek azken agurra emango diote gaur hiru aldiz Italiako lehen ministro izan zenari, Silvio Berlusconiri. Segurtasun-arrazoiak tarteko, hil-kapera ez da publikoa izango. Hileta-elizkizunak bihar egingo dituzte, Milango katedralean.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X