Izururraren aurkako borroka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko Ogasunak epeak malgutu ditu eta Batuz sistemara egokitzeko tarte handiagoa emango die zergadunei

Bizkaiko Foru Aldundiak egutegi bat garatu du, modu mailakatuan sistemarekin bat egiteko aukera emateko. Egutegiko hurrengo data 2024ko urtarrilaren 1a, hortik aurrera enpresa handiak derrigortuta egongo dira. Besteak beste, txosnak prest egon beharko dira 2026ko udarako.
Aldundiak egutegi bat garatu du
Aldundiak egutegi bat garatu du

Bizkaiko Ogasunak Batuz iruzurraren aurka egiteko eta zergadunari laguntzeko sistema martxan jartzeko epeak malgutzea erabaki du, konturatu ondoren zergadun guztiak ez direla prest egongo 2024ko urtarrilaren 1erako. Izan ere, 89.663 zergadunetatik 15.088k baino ez du bat egin sistemarekin orain arte.

Hala, Aldundiak egutegi bat osatu du modu mailakatuan sistemarekin bat egiteko aukera emateko, sei hilabetean behin fase berri bat hasita. Horrela geratu da, hortaz: 

-2024ko urtarrilaren 1etik aurrera:

MikroETEak ez diren enpresak, 7.084 guztira.

-2014ko uztailaren 1etik aurrera (gehienak):

Industriako, fabrikako, eraikuntzako eta garraioko enpresa-jarduerak. Enpresa- eta lanbide-jarduera finantzarioak, juridikoak, aseguruetakoak, alokairukoak eta gainerako

profesionalak; hezkuntza eta kulturajarduerak izan ezik. 45.452 zergadun dira guztira. 

-2025ko urtarrilaren 1etik aurrera:

Ostalaritza, merkataritza, ondasun higigarrien eta ile-apaindegien konponketa eta gainerako zerbitzu pertsonalak (titularrak pertsona juridikoak eta ERAR PJrekin). 7.917 zergadun. 

-2025eko uztailaren 1etik aurrera:

Ostalaritza, merkataritza, ondasun  higigarrien eta ile-apaindegien konponketa eta gainerako zerbitzu pertsonalak (pertsona fisikoen titularrak eta ERAR, PJrik gabe): 18.516 guztira.

-2026ko urtarrilaren 1etik aurrera: 

Sozietateen gaineko Zergatik guztiz eta partzialki salbuetsita dauden erakundeak. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak. Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza, hezkuntza, kulturazerbitzuak eta gainerako zergadunak. 10.694 zergadun guztira.

Hala, 2026ko udan, txosna jartzen duten konpartsek, elkarteek eta irabazi asmorik gabeko gainerako entitateek informatizatuta egon beharko dira, eta Batuz sistemarekin bat eginda, azken talde horretan sartuko baitira.

Sistema modu mailakatuan sartzea errazteko, Bizkaiko Ogasunak puzgarri fiskalak mantentzea erabaki du, aurreikusitako epeak baino lehen bat egiten dutenei zuzenduta.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X