KPI aurreratua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inflazioa % 3,5era igo da irailean, argindarraren eta erregaien garestitzea tarteko

Datu aurreratua da honakoa, eta urriaren 13ra arte itxaron beharko da behin betikoa ezagutzeko. Hirugarren hilabetea da jarraian urteko tasa igotzen dena, eta 2022ko ekainetik hilabete bakarrean erregistratutako hazkunde handiena.
gasolina precio gasoil diesel gasolinera
gasolina precio gasoil diesel gasolinera

Kontsumorako prezioek gora egin dute irailean, urteko tasa % 3,5ean kokatzeraino (hileko tasa % 0,2 hazi da, abuztuarekin alderatuta). Argindarra eta erregaia garestitu egin dira hilabete honetan, eta horrek eragin du hazkundea. 

Azpiko inflazioari dagokionez (elikagaien eta energia produktuen prezioak kenduta), apur bat behera egin du (hiru hamarren) % 5,8an kokatuta. Iraileko datu aurreratuen berri eman du gaur INE Espainiako Estatistika Institutuak. Behin betiko datua, ordea, urriaren 13an jakinarazi du. 

INEko iturriek azaldu dutenez, argindarraren garestitzeak eragin du tasaren igoera. Aurtengo irailean iazko tarte berean baino gehiago igo zen elektrizitatea. Erregaien prezioak gora egiteak ere eragin du hazkundea, eragina txikiagoa izan bada ere. 

Hirugarren hilabetea da jarraian urteko tasa igotzen dena, eta 2022ko ekainetik hilabete bakarrean erregistratutako hazkunde handiena.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X