LAN ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat larri zauritu da Erandion, lau metroko altueratik erorita

ELA sindikatuak salatu duenez, lan-istripua astelehenean gertatu zen, amianto plakak kentzen ari zela.

32 urteko langile bat larri zauritu da Erandion, lau metroko altueratik erorita, ELA sindikatuak gaur jakinarazi duenez. 

Amianto plakak kentzen ari zela gertatu zen istripua, astelehenean. Reformas Maver enpresako langilea da, eta ezbeharra gertatu zen unean "lotu barik" zegoen. 

ELAren kontaketaren arabera, aurten hiru langile hil dira altueratik erorita; izan ere, "enpresek etekinak lehenesten dituzte langileon segurtasun eta osasunaren aurretik".

Sindikatu abertzalearen esanetan, "2023an 39 langile hil dira Hego Euskal Herrian lan-istripuen ondorioz", "lantokietako prekarietatearen ondorioz, urtez urte lan-baldintzak okerragoak direlako".

"Ez da behar adina inbertitzen laneko prebentzioan edo segurtasunean, ez zaio garrantzirik ematen arriskuei buruzko informazioari eta prestakuntzari, eta enpresek langileen segurtasunaren eta osasunaren gainetik etekinak lehenesten dituzte", salatu du ELAk, eta "langileen bizitzaren aurkako egoera prekarioak" salatzen jarraituko duela gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X