Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sindikatuek diote itunpeko eskoletan % 70ek egin dutela greba; Kristau Eskolaren arabera, aldiz, % 25ek

ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGTren esanetan, greba egunak "oso jarraipen zabala" izan du, eta apirilaren 25eko lanuzteak izandako jarraipena gainditu du. Kristau Eskolak, bere aldetik, "sindikatu, patronal eta Eusko Jaurlaritzak modu bateratuan akordioak bilatzearen garrantzia" nabarmendu du.
20231017105638_hezkuntza-greba_
18:00 - 20:00
Lehen greba eguna, EAEko gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetan

ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deituta, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetako (gehienak, erlijiosoak) langileek greba dute gaurtik, urriak 17, ostegunera arte, urriak 19. Guztira, 9.000 irakasle daude lanuztera deituta, eta grebak 200 ikastetxetako 130.000 ikasleri eragingo die. 

Zortzi eguneko lanuzteetako lehenengoa da, abenduaren 11ko asterako ere greba baitute deituta.

Sindikatu deitzaileek ohar bateratu batean azaldu dutenez, greba egunak "oso jarraipen zabala" izan du, apirilaren 25ekoa baino handiagoa. "Lan Sailak gehiegizko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituen arren", sindikatuek batu ahal izan dituzten datuen arabera, geldialdia % 70 ingurukoa izan da.

Bilboko manifestazioan 5.000 langile inguru batu dira. "Horrek agerian uzten du langileriaren atxikipena egindako aldarrikapenekin, baita beraien kezka eta arazoak errealak direla ere", aldarrikatu dute sindikatuek.

Manifestazioa Bilbon. Irudia: ELA Manifestazioa Bilbon. Irudia: ELA

Kristau Eskola patronalak, aldiz, jarraipenari buruzko bestelako datuak eman ditu. Horren arabera, langileen % 25,6k egin dute bat gaurko lanuztearekin.

Arratsaldean igorritako ohar batean, "elkarrizketa eta negoziazioa mantentzearen alde" agertu da Kristau Eskola, "irakasleen lan-baldintzak hobetzeko". Nolanahi ere, argi utzi du sindikatuen aldarrikapenek "egungo finantzaketa ereduarekin onartu ezin den eragin ekonomikoa" dakartela. Hala, "sindikatu, patronal eta Eusko Jaurlaritzak modu bateratuan akordioak bilatzearen garrantzia" azimarratu du patronalak, "aldarrikapenen eragin ekonomikoa" kontuan izanda eta "Hezkuntza lege berria izango denarekin bat egiteko".

Sindikatuen aldarrikapen nagusien oinarria dira lan zamak arintzeko neurriak, sektore feminizatu eta prekarizatuenentzako hobekuntzak, KPIa bermatuko duten soldata igoerak, lanpostuak mantentzeko neurriak eta Lanbide Heziketako edukiak. Euskara planak, berdintasun planak eta lan osasuna eta bereziki arrisku psikosozialak abordatzeko planak ere jomugan dituzte sindikatuek.

2021eko abendutik, iraungita dago sektoreko hitzarmena. "Aurreko Hitzarmena 10 urtez berritu gabe egon zen, eta 29 greba egun egin behar izan zituzten langileek hitzarmen berria lortzeko", gogorarazi dute sindikatuek.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X