Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
GASTU AURREIKUSPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaitarrek 201 euro gastatuko dituzte neguko beherapenetan, gipuzkoarrek 176 eta arabarrek 145

Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak egindako txostenaren arabera, Araban % 93 dira merkealdira joko duten kontsumitzaileak, Estatuko zifra handienetako bat; Bizkaian, berriz, % 89 dira, eta Gipuzkoan, % 86.
Beherapenetako kartel bat
Beherapenetako kartel bat. Argazkia: EITB Media

Neguko beherapenetan erosteko prest dauden kontsumitzaileek 201 euro gastatuko dituzte batez beste Bizkaian, 176 Gipuzkoan eta 145 Araban, Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak egindako ikerketaren arabera. 

Neguko merkealdiko Estatuko gastuaren batez bestekoa 164 eurokoa da, iaz baino 21 euro gutxiago.

Txostenaren arabera, Araban % 93 dira merkealdira joko duten kontsumitzaileak, Estatuko zifra handienetako bat; Bizkaian, berriz, % 89 dira, eta Gipuzkoan, % 86.

Madril (202 euro, batez beste), Bizkaia (201) eta Valentzia (200) dira kontsumitzaile bakoitzaren gastu-aurreikuspen handiena duten hiru probintziak. Gutxien gastatuko dutenak Albacete (120 euro), Ceuta (123) eta Caceres (124) dira.

Halaber, Madril da liderra merkealdira joango diren kontsumitzaileen ehunekoan ( % 94), eta, ondoren, Araba eta Bartzelona ( % 93) daude. Aitzitik, Lleidak ( % 68), Errioxak ( % 68) eta Ceutak ( % 69) ehuneko txikienak dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X