Elkarrizketa Radio Vitorian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kristau Eskolak sindikatuei eskatu die negoziatzen ari diren bitartean mobilizazioak alde batera uzteko

Gaur bertan bilera dute, eta, aurreratu duenez, ostiraleko proposamena hobetuko dute. Orduan, ia % 18ko soldata igoera proposatu zuen patronalak Bigarren Hezkuntzan, eta ia % 20koa Lehenengo Hezkuntzan.
Kristau Eskolako zuzendari Maria Eugenia Iparragirre
Kristau Eskolako zuzendari Maria Eugenia Iparragirre

Kristau Eskola sarearen ikastetxeetako zuzendari Maria Eugenia Iparragirre elkarrizketatu dute gaur, asteartearekin, Radio Vitorian, itunpeko zentroetan biharko deitutako greba egunaren eta sindikatuen eta patronalaren arteko negoziazioen inguruan jarduteko.

Gaur bertan bilera dute, eta, aurreratu duenez, ostiraleko proposamena hobetuko dute. Orduan, ia % 18ko soldata igoera proposatu zuen patronalak Bigarren Hezkuntzan, eta ia % 20koa Lehenengo Hezkuntzan. "Gainera, irakasleei ez ezik, gainerako beharginei ere eragiten die eskaintzak", elkarrizketan zehaztu duenaren arabera.

"Akordioa ixtea mugarri litzateke, diru kantitate handiari buruz ari baikara hizketan. Ados jartzen ez ginen puntu guztiak aztertu ditugu, jarrerak gerturatze aldera. Sindikatuak, aldiz, hasiera bateko planteamenduan tematu dira, eta ez dute mobilizazioak uzteko asmorik erakutsi", nabarmendu du.

Ildo horretan, indar sindikalei eskatu die "akordio errealista" batera iristea, kontuan izanda 20.000 matrikulazio gutxiago daudela Kristau Eskolan.

Halaber, gogora ekarri du matrikulazio kanpaina betean antolatu dituztela protestak, eta horrek matrikula kopuruan eragina ote duen galdetuta, zera erantzun du: "Ez da matematika, baina jakin badakigu horrek ondorioak dituela, ez soilik matrikulazioan, baita ikasle bakoitzaren hezkuntza prozesuan ere".

Hori dela eta, negoziatzen ari diren bitartean mobilizazioak uzteko deia egin die sindikatuei, eta arduraz jokatzeko galdegin die. "Ez ditzagun proposamen irrealak egin, edozer dela posible sinestarazita", bukatu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X