BARNE PRODUKTU GORDINA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estatu espainiarreko ekonomia % 2,5 hazi zen 2023an, aurreikusitakoa baino hamarren bat gehiago

Hala, hirugarren urtez jarraian egin du gora ekonomiak Estatu espainiarrean, iazko hazkundea azken hiru urteotako baxuena izan bazen ere.
Artxiboko irudia
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Estatu espainiarreko ekonomia % 2,5 hazi zen 2023an, Pedro Sanchezen Gobernuak aurreikusitakoa baino hamarren bat gehiago. Iazko azken hiruhilekoan % 0,6ko gorakada izan zuen Barne Produktu Gordinak (BPG), aurrekoan baino % 0,2 gehiago. Inflazioaren aurrean herritarren kontsumoa apaldu egin bada ere, esportazioen gorakadak eragin du, hein handi batean, ekonomia haztea.

Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak zabaldu ditu datuok, hiruhileko bakoitzaren amaieran kaleratzen duen txostenean. Bertan zehazten duenez, eskaera nazionalak (kontsumoa eta inbertsioa) 1,7 puntuko ekarpena egin zion PBGren hazkundeari, urtebete lehenago baino 1,2 puntu gutxiago, eta kanpo-eskariak (esportazioak ken inportazioak) 0,8 puntu utzi zituen, 2022an baino 2,1 puntu gutxiago.

Beraz, hirugarren urtez jarraian egin du gora ekonomiak Estatu espainiarrean, iazko hazkundea azken hiru urteotako baxuena izan bazen ere: 2021ean % 6,4 hazi zen, 2022an 5,8, eta iaz, % 2,5.

2020an koronabirusaren pandemiak eragindako jaitsieraren ondoren hasi zuen atzera berriz goranzko bidea ekonomiak orain hiru urte.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X