Bankuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laboral Kutxak % 47,99 handitu zituen irabaziak iaz, 222 milioi euroraino

Negozio esparru nagusietan "hazkunde nabarmena" izan dutela esan du erakundeak, ohar baten bidez, bai familiei eta enpresei emandako maileguetan, eta baita aurrezkiari dagokionez ere.
Laboral Kutxaren sukurtsal bat
Laboral Kutxaren sukurtsal bat. ETBren bideo batetik hartutako irudia

Laboral Kutxak 222,7 milioi euroko zerga ondorengo irabazi bateratuekin itxi zuen 2023. urtea; horrenbestez, baliabide propioen errentagarritasuna (ROEa)

% 10,78ra igo zuen. 2022an, berriz, 150 milioi euroko etekinak lortu zituen. Horrek esan nahi du urtebetean % 47,99 handitu zituela irabaziak.

Ohar batean, nabarmendu dute politika monetarioak izandako aldaketak finantza erakundeen ustiapen kontuen marjina zabaltzea ekarri duela, banku negozioaren alorrean.

Halaber, erantsi dute negozio esparru nagusietan "hazkunde nabarmena" izan duela Laboral Kutxak, bai familiei eta enpresei emandako maileguetan, eta baita aurrezkiari dagokionez ere.

Ondorioz, 222,7 milioi euroko mozkinekin itxi zuen urtea.

"Emaitza on horiek erakusten dute Laboral Kutxa sendoa dela, eta, oraindik ere, erakunderik kaudimendunena garela, arrisku politika egokia, kapitalizazio maila handia eta likidezia posizio lasaia dugulako", azaldu dute oharrean.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosen aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoa azkenera arte mantentzeko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko, dagoeneko EAJren eta PSE-EEren mahai gainean dagoena. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X