azterlana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Telelanak % 16 egin zuen gora Euskadin 2023ko azken hiruhilekoan

Igoera gorabehera, okupatuen % 13k baino ez dute baliatzen aukera hori. Portzentajea Europar Batasuneko batezbestekotik urrun dago oraindik, EBkoa ia halako bi baita (% 24).
Emakume bat etxetik lanean.
Emakume bat etxetik lanean. Argazkia: Pixabay

Telelana % 16,1 hazi zen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) iazko azken hiruhilekoan, 2022ko epe bereko datuekin alderatuta betiere. Dena dela, etxetik lan egitearen aukera apenas dago hedatua gurean, eta okupatutako 10 pertsonatik bakarrak baliatzen du. 

Adecco Group Institute ikerketa zentroak egindako "Aukerak eta gogobetetzea enpleguan" azterlanaren datuen arabera, gaur-gaurkoz 139.000 pertsona ari dira telelanean EAEn, okupatuen % 13,1 (2019an baino bost puntu gehiago). Hain justu, zazpigarren hilabetez jarraian egin du gora tasak. Espainiako Estatuaren datuarekin alderatuta, EAEko batezbestekoa baino apur bat gorago dago (% 13,6). 

Europar Batasuneko datuekin alderatuta, urrun dago oraindik EAE: Europako batezbestekoa % 24,1ekoa da. Aztertu diren 20 herrialdeen artean, sei baino ez daude (Errumania, Bulgaria, Grezia, Hungaria, Kroazia eta Italia, azken hori ehunengatik) EAEko datuaren atzetik.  

EAEn lanaldi partzialean diren beharginen kopurua ere aztertu du ikerketak. EAEn langileen % 16k du halako kontratu bat, Espainiako Estatuko portzentaje handiena. EBn antzeko datua dute, baina 1,8 puntu handiagoa. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X