Ertzaintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Segurtasun Saila 'Ertzainak borrokan' eta Euspelekin bildu da akordio bat bilatzeko negoziazioa abiatuz

'Ertzainak bororokan' kolektiboaren arabera, batzarrean lan-ildo bat martxan jartzeko konpromisoa hartu dute akordio bat bilatzeko, "soldata parekatzeak lekua izan dezan", eta hori "aurrerapauso handia" dela uste dute.
Artxiboko irudia: EITB
Artxiboko irudia: EITB

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila 'Ertzaina borrokan' kolektiboko eta Euspel sindikatuko ordezkariekin bildu da asteazken honetan. Batzar horretan lan-ildo bati heltzeko konpromisoa hartu dute, "parekatzeak lekua izan dezan", aldizkako lan-mahaiekin, 'Ertzainak borrokan' kolektiboak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Kolektiboak "aurrerapauso handitzat" jo du hori, baina uste du "ibilbide luzea" geratzen dela gainerako Euskal Poliziarekin (udaltzainekin) parekatzeko. Ertzainen kolektiboak eskerrak eman dizkio Euspeli bilera horietan parte hartzeko aukeragatik.

Ostiralean, hilak 23, Erandion (Bizkaia), 09:30ean, Euspel eta 'Ertzainak borrokan' berriro bilduko dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko ordezkariekin, eta protesta deitu dute Ertzaintzaren instalazioen kanpoaldean.

Euspelek salatu duenez, "13 urte daramatzate euskal funtzio publikoko pariak izaten, abandonatuta. Gainerako Euskal Poliziaren eta Euskadiko polizia integralen aldean soldatetan diskriminatuak. Langilerik, baliabiderik eta prestakuntzarik gabe".

Gainera, Euspelek eta 'Ertzainak borrokan' kolektiboak asteartean iragarri zuten martxoan zorroztasun-greba egingo zutela, eta ertzainei dei egin zieten arauak "zorrotz" betearazi ditzaten, beren lan-baldintzengatik protesta egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X