Albiste da
DIRU BILKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko hiru ogasunek 1.284 milioi euro bildu zituzten ingurumen zergen bitartez 2022an, % 5,7 gutxiago

Euskal Autonomia Erkidegoko zerga guztien % 6,7 ingurumenari lotutakoak izan ziren 2022an, aurreko urtean baino puntu bat gutxiago.
orain-default-image

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru ogasunek guztira 1.284 milioi euro bildu zituzten ingurumen zergen bitartez 2022an, aurreko urtean baino % 5,7 gutxiago (78 milioi gutxiago), batez ere hidrokarburoen gaineko zerga bereziaren beherakadagatik.

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur zabaldutako datuen arabera, 2022an jasotako zenbateko hori EAEn kudeatutako zerga guztien % 6,7 izan zen, 2021ean baino puntu bat gutxiago, eta Barne Produktu Gordinaren % 1,5.  

Hiru kategoriatan sailkatzen dira ingurumen zergak: energiaren gaineko zergak, garraioaren gaineko zergak eta kutsaduraren eta baliabideen gaineko zergak.

Ingurumen zergen artean, energiari lotutakoei esker bildu zuten hiru ogasunek diru gehien, 1.105 milioi euro, guztiaren % 86. Halaber, 2021etik 2022ra, % 7,4 gutxiago bildu zuten, hidrokarburoen gaineko zergan izandako jaitsieragatik; izan ere, 2021ean 1.002 milioi euro lortzetik 2022an 925 milioi lortzera pasatu ziren. 

Garraioaren gaineko zergek 164 milioi euroko ekarpena egin zieten euskal ogasunei 2022an, hau da, ingurumenarekin lotutako zerga guztien % 12,8 (aurreko urtean baino % 4,1 gehiago).

Azkenik, kutsaduraren eta baliabideen gaineko zergek ingurumenarekin lotutako zerga guztien % 1,2ko ekarpena egin zuten: 16 milioi euro (aurreko urtean baino 4 milioi gehiago).

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X