Albiste da
Amiantoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amiantoagatik hildako Navaleko langile baten heriotzaren jatorri profesionala aitortu du Gizarte Segurantzak

Gizarte Segurantzaren Bizkaiko Institutuak alarguntasun pentsioa handituko dio 2022an hildako langilearen alargunari, eta, horrez gain, kalte ordaina jasotzeko aukera izango du.
Naval ontziola, Sestaon, artxiboko irudi batean
Naval ontziola, Sestaon, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Gizarte Segurantzaren Bizkaiko Institutuak amiantoak kutsatutako Navaleko langile baten heriotzaren jatorri profesionala aitortu du, CCOO sindikatuak ohar bidez jakinarazi duenez.

Gauzak horrela, alarguntasun pentsioa handituko diote 2022an hildako langilearen alargunari, eta, horrez gain, kalte ordaina jasotzeko aukera izango du. 

Naval ontziolan aritu zen lanean 13 urte zituenetik, lehenengo Astilleros Españoles S.A. enpresan eta gero Izar Construcciones Navales deiturikoan. 2022ko otsailean hil zen amiantoak eragindako biriketako minbiziaren ondorioz.

Gizarte Segurantzaren azken ebazpen horren ondotik, CCOOk amiantoaren eraginpean lan egin zuten pertsonei sindikatura joateko deia egin die, erretiroa edo alarguntasun  prestazioetan egon daitezkeen igoerak izapidetzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X