2024an aurreikusitakoa baino bi hamarren gutxiago haziko da EAEko ekonomia, Jaurlaritzaren ustez
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomiak hazten jarraituko du aurten, Barne Produktu Gordina (BPG) %1,9 igota, iazko irailean aurreikusitakoa (% 2,1) baino bi hamarren gutxiago bada ere. Jaurlaritzak aurrez egindako koadro makroekonomikoa doitu du gaur, egoerari moldatuta.
2025erako aurreikuspenak ere moldatu ditu Ekonomia eta Ogasun Sailak, baina kasu honetan kontrako norabidean. Hala, igoera apala iragarri du, % 2,1ekoa (aurrez % 1,8an ezarrita zegoen).
Lehen hiruhilekoari dagokion txostena kaleratu du Pedro Azpiazuk zuzentzen duen Sailak. Horren arabera, 18.000 enplegu gehiago sortuko dira bi urteotan, eta langabezia tasa % 7koa izango da 2024an, eta % 6,6koa, 2025ean.
Azterketaren arabera, 2024ko lehen hiruhilekoaren emaitzak baldintzatuko du EAEko ekonomiaren bidea. Izan ere, "ohi baino ziurgabetasun zertxobait handiagoa dago" emaitza horren gainean, Jaurlaritzaren iritzian. Hori horrela, aitortu duenez, "urteko lehen datu koiunturalak ez dira positiboak".
Munduko ekonomiaren egoera ez "dago egonkortuta" eta Europar Batasuna "geldirik" dago; horrek guztiak eragina du EAEko ekonomian.
Nolanahi ere, bilakaera goranzkoa izango dela aurreikusi du Jaurlaritzak, batez ere urtearen bigarren seihilekoan. Moneta-politika erlaxatzea espero da, eta, ondorioz, interes-tasa baxuagoak. Horrekin batera, "inflazioaren euste gero eta argiago dago eta Europako egoera ekonomikoa pixkanaka hobetzea" aurreikusi da.
Sektoreka, esportazioek % 0,2 atzera egitea espero da urte guztian. Arlo horretan, ziurgabetasun nagusia lehentasunezko bazkide komertzial batzuen testuinguru ekonomikoari lotuta dago, bereziki Alemaniari. Gainerako arloetan ez da balio negatiborik espero, baina industrian eta energian ez da hazkunderik izango bigarren hiruhilekora arte.
Kontrara, aipagarria da zerbitzuen sektorearen (% 2tik gorako igoera) eta lehen sektorearen bilakaera ona (% 2,6, 2024an, eta % 4,7, 2025ean).
Zure interesekoa izan daiteke
Diesel litroa 2 eurotik gorakoa da jada Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.